- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 6 urtetik aurrera
Haurrentzako Literatura
6 urtetik aurrera
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Bizitza eta naturak gordeta duen jakinduria.
Girotzea: Natura.
Laburpena: Bizitza txiki-txiki hasten da, baina berehala hazten da, eta batzuetan erraza ez bada ere, beti eskaintzen dizkigu gauza miresgarriak eta bide berriak.
Egilearen datuak:
CYNTHIA RYLANT: Idazle estatubatuar bat da. Umeentzako eta gazteentzako literaturako ehun liburutik gora argitaratu dizkiote; tartean fikziozko lanak (liburu ilustratuak, istorio laburrak eta eleberriak), ez-fikziozkoak eta poesia. Liburu horietako askori esker sariak eta aitorpenak jaso ditu. Missing May eleberriak Newbery domina jaso zuen eta A Fine White Dust eleberriak ere bai, sari hori eskuratu zuen 1987an.
Marrazkilariaren datuak:
BRENDAN WENZEL: Ilustratzaile amerikar bat da, naturazalea. Haren lan asko naturari eta naturarekin dugun harremanari buruzkoak dira. Leku basatien eta mehatxatutako espezieen etorkizuna bermatzen lan egiten duten erakunde askorekin aritzen da kolaboratzaile. Animaliei buruzko zenbait liburu entzutetsu ilustratu ditu: Some Bugs eta Some Pets, Angela DiTerlizzi-rena; Beastly Babies, Ellen Jackson-ena; eta They All Saw a Cat, 2017an Caldecott domina eman ziona.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bizitzari eta naturari buruzko testu poetiko bat.
• Brendan Wenzel-en ilustrazio miresgarriek paisaia ikusgarriak eta izaki zoragarriak erakusten dizkigute, zehatz eta fin, eta naturarekiko estimu sakona (eta kutsakorra) adierazten dute.
• Bizitzako zailtasunen eta gauza bikainen inguruan umeekin hausnarketa egiteko aukera ematen du liburu hau irakurtzeak, inguruari behatuta.
• Bizitzari buruzko ikuspegi itxaropentsua ematen du.
• Testuaren zehaztasunari eta ilustrazioen edertasunari esker, esanahien edertasun eta aberastasun horixe haien inguruan bilatzeko gogoa piztuko zaie umeei.
Gaikako kategoria: Sentimenduak / Emozioak | Ekologia / Ingurumena | Psikologia / Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Kontzientzia soziala, elkartasuna, lankidetza | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Ausardia, iraunkortasuna.
Ezaguera arloak: Giza zientziak | Diziplina artistikoak | Euskara eta Literatura.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Cynthia Rylant.
Marrazkilaria: Brendan Wenzel.
Itzulpena: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 226 x 276 mm.
Orrialdeak: 48.
Adina: 6 urtetik aurrera.