X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Amatxoren jertsea
Produktu berria

Amatxoren jertsea

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788413701264
Kodea: 179623

Salneurria
13,50 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Maite dugun pertsona baten heriotzari aurre egitean, dolu prozesua bizi behar dugu.
 
Girotzea: Egunerokotasuna (intenporala).
 
Laburpena:
Amatxok alde egin zuenean, guztia betiko aldatu zen. Amaren hutsunea sentitzea etengabe buru gainean hodei beltz bat izatearen edo itsaso erdian igerian aritu eta itsasertzera iristea sekula ez lortzearen parekoa da. Nola jarraitu aurrera? Oroitzapenak lagungarriak dira eta amaren jertsearen antza dute; izan ere, jantzi eta haren besarkada senti dezakezu. Baliteke bere jertsea izatea amatxo gertu izateko modua.
 
Egile eta marrazkilariaren datuak:
 
JAYDE PERKIN: Britaniako komikien irudigilea eta artista da. Irudiak eskuz margotzeaz gainera, komikiak idazten eta marrazten ditu. Zenbait sari eta kritika on batzuk izan ditu bere lanagatik. Ama minbiziarekin hil zitzaionean, bere mundua hankaz gora jarri zen. Orduan, marraztea berarentzat prozesu katartiko bilakatu zen, eta bizitzen ari zen sentimendu guztiak ulertzen lagundu zion.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Doluaren prozesuari buruzko istorio hunkigarria, zintzoa eta pozgarria da.
• Nahiz eta heriotza bizitzako alde naturala eta saihestezina den, heldu gehienek ez dute hari buruz hitz egiten, eta are gutxiago umeekin; tabu bilakatu da, nolabait. Hori dela eta, heriotzari eta minari buruzko liburu ilustratuak ez dira batere ohikoak. Album honek dolua gai ulergarriago egiten du.
• Istorio hau gida bat izan daiteke mina gainditzeko. Denborarekin, hazi egiten gara, ikasi egiten dugu eta gauza berriak bizi ditugu, eta, nahiz eta mina desagertzen ez den, inguratzen gaituen mundua handiagoa da.
Irudi koloretsu eta epelei esker, errazagoa izan daiteke maite dugun pertsona bat galtzeak eragin digun minari buruz hitz egitea.
Formatu handiko eta azal gogorreko liburua.
 
Gaikako kategoria: Sentimendua / Emozioak | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Kontsumo-ohiturak | Osasuna, ohitura osasungarriak.
 
Ezaguera arloak: Giza zientziak | Gizarte zientziak | Diziplina artistikoak | Hizkuntza eta Literatura | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Jayde Perkin.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Azal gogorra.
Formatua: 280 x 210 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 6 urtetik aurrera.