- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 6 urtetik aurrera
Haurrentzako Literatura
6 urtetik aurrera
Gaia: Maren eta Aiert Joanes artzainarekin elkartu dira Aralarren. Joanesen eskutik Aralarreko naturaren edertasuna eta handitasuna hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
Girotzea: Gaur egun, Aralarren.
Bildumaren inguruko informazioa:
Bilduma honek lau liburu ditu: Goliat eta izarrak; Joanes eta kanpaiak; Aiert eta herensugea eta Maren eta azeria.
Aralar mendilerro handia, Aralar mendikate zabala ezin da liburu batean sartu. Baina ipuinotan barneratzen bazara, mendi bat baino gehiago mundu bat deskubrituko duzu: itsaso zaharrak eta glaziarrak, leizezuloak eta amildegiak, pertsonaia harrigarriak eta animalia interesgarriak. Aralar zarela sentituko duzu, Aralar garela. Ausartu, ahoskatu hitz magikoak, eta sartu... Garalar-maralar!
Laburpena:
Maren eta Aiert Aralarrera itzuli dira, baina oraingoan Joanes artzainarekin joan beharrean, eskolako lagunekin joan dira. Eta beldurra gertutik ezagutuko dute. Eta zer den laino artean galtzea. Eta ikaratzea. Edo kobazuloan herensuge bat agertzea…
Egilearen datuak
PATXI ZUBIZARRETA Ordizian jaio zen 1964an. Euskal Filologia ikasketak Gasteizen amaitu zituen eta bertan bizi da harrezkero. Haur eta Gazte literaturan aritu izan da. Alabaina, helduen literaturan eta itzulpengintzan ere jarduna da. Aspaldian, handia da musika eta literatura uztartzeko egin duen ahalegina (Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko, Zikoinaren hegaldia, eta abar).
Ibaizabalen argitaratutako tituluak hauek dira: Lapurrak zooan (Oker, 5. zk. ); Hiru lagun (Paper Txoriak Sail Urdina, 5. zk.); Xia Tenzinen bidaia miresgarria (Paper Txoriak Sail Urdina, 14. zk.), liburu honekin 2009an Ala Delta Saria irabazi zuen eta 2010ean Euskadi Saria; Beroki gorria (Albuma), liburu honekin 2016ko Peru Abarka saria irabazi zuen. Korri, Kuru, korri! (Paper Txoriak Sail Urdina, 23. zk.), liburu honekin 2018an Ala Delta Saria irabazi zuen eta 2019ean Euskadi Saria.
Marrazkilariaren datuak
JOKIN MITXELENA Donostian (Gipuzkoa) 1962an jaio zen, eta umetan bertan eta Oiartzunen bizi izan zen. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta bi arlotan egin du lan: batetik, irakaskuntzan eta, bestetik, haur eta gazte literaturako liburuak eta testu liburuak ilustratzen. Liburuok mundu osoko argitaletxeek argitaratu dituzte. 80ko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak ilustrazioaren arloan; irakaskuntzan zebilenean ere sarritan egiten zuen lan euskarazko literaturako argitalpenetarako. 1995. urtean utzi zuen irakaskuntza, Alemaniara joan zenean, hain zuzen ere. Harrezkero, ilustraziora zuzenduta dago bere lan guztia.
Ibaizabalen honako liburu hauek ilustratu ditu: Iluntzero elkarrekin, Josu Penades (Gaztaro); Ondarroako piratak, Ana Urkiza (Gaztetxo!); Ondarroako piraten abentura berriak, Ana Urkiza (Gaztetxo!); Lapurrak zooan, Patxi Zubizarreta (Oker); Haizeak hitz, hitzak haize, Antton Kazabon (Matxinsalto).
Irudigileari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Koloretako ilustrazio ederrak testua laguntzera eta osatzera datoz.
• Naturarekiko ezagutza, miresmena.
Sustatzen diren balioak:
Adiskidetasuna / Jakin-mina / Naturarekiko errespetua / Ingurumenaren zaintza.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Balioak, Naturaren Zientziak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Patxi Zubizarreta.
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena.
Marrazkiak: Kolorez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 210 x 210 mm.
Orrialdeak: 24.
Zenbakia bilduman: 3.
Adina: 6 urtetik aurrera.