X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Ahuntza eta zazpi otsoak
Produktu berria

Ahuntza eta zazpi otsoak

Bilduma: TXILINBUELTA

ISBN: 978-84-9106-790-0
Kodea: 167880

Salneurria
7,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Argumentuei eta pertsonaien rolei bira garrantzitsua emanez azaldutako ipuin klasikoak.
 
Girotzea: Erreferente bezala hartzen diren ipuin klasikoenak.
 
Bildumaren laburpena:
Txilinbuelta bildumako ipuinetan, pertsonaia eta kontakizun klasikoak aurkituko dituzue, baina buelta bat emanda. Argumentuak ezustez eta umorez beteta daude, eta lehen irakurleen irudimena hegan jarri eta garatuko dute.
 
Egilearen datuak:
 
VIVIM DEL CUENTU: (Ipuinetik bizi gara) 7 ipuin kontalariren taldea da; 2006an sortu zen, herrialde osoko txiki eta nagusiei ipuin eta kontakizun tradizionalak ezagutzera emateko. Beren hitzen arabera, taldearen izena ez da literalki irakurri behar; gaur egun oso beharrezkoak diren umoreari eta ironiari egin nahi die erreferentzia. Talde gaztea da, dinamikoa, umeentzako baliabide askoduna. Talde gisa, hezteko, pentsarazteko, balioak transmititzeko eta, jakina, entretenitzeko ipuinen ahalmenean sinesten dute.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Irudigilearen datuak:
 
JOSEP TORRES: Ilustratzaile gaztea da, Emakumearen Eskolaren ilustrazio ikastaroko ikaslea.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehen irakurleentzako pentsatutako bilduma.
• 6 urtetik aurrerako irakurle independenteentzako seriea eta 4 urtetik aurrera azaltzekoa.
• Ipuin klasikoak, baina norabide aldaketarekin.
• Vivim del Cuentu ipuin kontalarien talde bat da; oso talde aktiboa da. Ipuin horiek sustatzeko baliabide oso indartsua da. Ondo egokitzen zaie publikoari eta beren beharrei. Umeentzako eta nagusientzako saioak eskaintzen dituzte; batzuk tematikadunak dira eta beste batzuk ez; tailerra edo animazioa dute...
 
Sustatzen diren balioak: Irudimena, irakurketarako balioa, sormena, umore sena drama kentzeko elementu gisa etab.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura. Natur Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Vivim del Cuentu.
Marrazkilaria: Josep Torres.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 240 x 240 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 6 urtetik aurrera.