X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Zu eta biok
Produktu berria

Zu eta biok

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491067825
Kodea: 165603

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Gaia: Berdintasuna ezberdintasunen gainetik.
 
Girotzea:Pertsonak eta animalia gizatiartuak dituen eguneroko mundua.
 
Laburpena:
Album ilustratu hau testu errimadun bizi batean datza. Hartan, hainbat izakiren arteko ezberdintasunak edo antzekotasunak aipatzen dira, eta amaieran, ezberdintasunak gorabehera, denak berdinak garela nabarmentzen da. Haurrei lotara joan aurretik irakurtzeko ipuin bat ere bada.
 
Egilearen datuak:
 
KARL NEWSON: Autore eta ilustratzaile britainiarra da. Oraindik irakurtzen ez dakiten haurrentzako liburu ugari argitaratu ditu bere herrialdeko argitaletxe ezberdinetan.
 
Idazleari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
KATE HINDLEY: Bristolen (Ingalaterra) bizi den haurrentzako liburuen autorea eta ilustratzailea da. Izan ere, Kale Nagusia bildumaren autorea eta ilustratzailea da. «EZ!» esan zuen zalduna, Lehiaketako munstrorik okerrena eta Izan zu zeu, Kosme albumak ilustratu ditu Ibaizabalentzat, baita Lagunik onenen gozotegia bilduma ere.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Testu errimaduna erraza eta erritmikoa da, eta horrek orrialde bikoitz bakoitzean planteatzen diren aurkakotasunak ulertzea errazten du.
• Testua laguntzen duten irudiak ikusmen- eta testu-jolas txikiz beterik daude, eta horiek liburuaren ideia orokorra bultzatzen dute umore sinple baina eraginkorraren ikuspegitik.
• Formatua eta tipografia, irudiak bezala, tamaina handikoak dira, eta horrek irakurketaz beste norbaitekin eroso gozatzea ahalbidetzen du, baina obraren diseinu globalaren dotoretasuna galdu gabe.
• Amaierak ipuin baten irakurketa eta ohera joateko unea irudikatzen ditu, beraz, testuaren erritmoarekin batera, lotara joan aurretik irakurtzeko liburu aproposa da.
 
Sustatzen diren balioak: Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Arraza aniztasuna, kultura aniztasuna | Sexuen arteko berdintasuna, pertsonen arteko berdintasuna.
 
Ezaguera arloak: Giza Zientziak, Gizarte Zientziak, Diziplina Artistikoak, Gorputz Heziketa, Euskara eta Literatura, Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Karl Newson.
Marrazkilaria: Kate Hindley.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 270 x 270 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 3 urtetik aurrera.