- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Zenbat aldiz egin du Kizkur ardiak bee?
Bilduma: SOINUAK DITU
ISBN: 978-84-1370-136-3
Kodea: 180038
Salneurria
18,90 €
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Etxeko eta baserriko animalien soinuak.
Girotzea: Etxean eta baserrian.
Bildumako laburpena:
Liburu hauen bidez, txikienek habitat horietako animalia esanguratsuenak ezagutuko dituzte, eta, bakoitzaren ahotsak desberdintzen ikasiko dute. Baserriko soinuak, Danba-danba! Erritmoa oihanean eta Zenbat aldiz egin du Kizkur ardiak beee? dakartzaten soinuen bidez.
Laburpena:
Liburu honetako animaliak ikusi eta entzuteaz gain, zenbat bider zaunka egin, murru egin, bee egin, irrintzi egiten duten zenbatu dezakezu?
Egilearen eta marrazkilariaren datuak:
GUIDO VAN GENECHTEN: Belgikako Mol herrian jaio zen 1957an. Marrazketa, pintura, diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi zituen Hasselt-eko Arte Ederren Akademian. 1998an, sari bat irabazi zuen umeentzat idatzia zuen liburu batek, eta hortik abiatu zen bere ibilbidea. Herrialde askotan argitaratu dizkiote liburuak, bai mendebaldekoetan, bai ekialdekoetan.
Ibaizabal argitaletxean “Bat”, “Ikusi-Makusi”, “Pixkana”, “Animaliakeriak”, “Bikote bitxiak” eta “Soinuak ditu” bildumak argitaratu ditu, bai eta “Maitagarria zarelako”, “Dinosauroei buruzko egia” eta “Pixontziaren kontzertua” albumak ere.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Testuak hainbat modutan agertzen dira: baserrikoan, umeari galdetzen zaio zenbat bider entzun duen animaliari dagokion soinu bakoitza.
• Testua letra larriz.
• Umeek hainbat animaliaren ahotsak ezagutzen ikasiko dute: ahatea, txerria, zaldia, katua, ardia… eta adi egon beharko dute zenbat bider karranka egin, kurrinkatu, irrintzi egiten duten zenbatzeko.
• Soinuak nabarmenak dira, haien kalitateagatik eta aberastasunagatik.
• Orrialdeak kartoizkoak eta oso gogorrak dira.
• Kontakizunen bidez, oraindik eskola adinean ez dauden umeek hainbat animaliaren fisonomia eta bakoitzaren bizileku den espazioa ezagutuko dituzte.
• Umeak liburu hauetara hobeto hurbilduko dira, Van Genechten-en ilustrazio atseginen bidez; forma sinpleak, kolore motelduak eta erraz ezagutzeko moduko irudiak dituzte liburu hauek.
• Soinuak aktibatzeko, orrialde bakoitzean dagoen botoi lau txiki bat sakatu behar da; botoia ilustrazioan integratuta dago. Atzeko azalean, soinua pizteko “on” eta itzaltzeko “off” posizioan jarri beharreko kabila bat dago. Pilak alda daitezke.
Gaikako kategoria: Ekologia / Ingurumena.
Sustatzen diren balioak: Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Jakiteko nahia, ezagutza.
Ezaguera arloak: Fisika | Natur Zientziak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Guido Van Genechten.
Itzultzailea: Saretik.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 210 x 220 mm.
Orrialdeak: 20.
Adina: 2 urtetik aurrera.