- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Xaxi eta jaka gorri-gorria
Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK
ISBN: 9788491069843
Kodea: 177211
Salneurria
14,50 €
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Adiskidetasuna eta haurren arauekiko erresistentzia.
Girotzea: Etxeko animalien mundua.
Laburpena:
Xaxiri ez zaio batere gustatzen bere jaka berria. Ez, ez, ez, ez! Baina bere lagunik onenarekin, Xutekin, jolas egitera kalera ateratzen denean, agian jabetuko da jaka soinean izatea ez dela horren txarra.
Egile eta marrazkilariaren datuak:
DAVID MELLING freelance irudigile ingeles bat da. Haren liburu batzuek zenbait sari lortu dituzte, hala nola Kate Greenaway saria. Orain arte, 70 liburu baino gehiago irudiztatu ditu; haietatik 50 idatzi egin ditu irudiztatzeaz gain. Gaur egun, Oxforden bizi da.
Ibaizabalen Zaldungaia eta Burgi bildumetako liburuak argitaratu ditu.
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Umeek eskolaurreko adinean dituzten lehen esperientziei heltzen dien bildumako lehen liburua.
• Ilustrazio xumeak eta gozoak. Haurtzaro ideala irudikatzen dute, non jolasa baita garrantzitsuena.
• Letra larriz dauden testu xumeen bitartez, errazagoa da istorioa ulertzea.
• Liburuan, zenbait gairi heltzen zaie, besteak beste: adiskidetasuna, arauak, umeen lehentasunak eta zenbait arauri uko eginez gero nola jardun.
• Azalak diseinu dotorea du, eta bizkarra oihaleztatua.
Gaikako kategoria: Ekologia / Ingurumena | Gizartea / Historia / Mundu garaikidea.
Sustatzen diren balioak: Kontzientzia ekologikoa eta ingurumena | Jakiteko nahia, ezagutza | Arraza-aniztasuna, kultura-aniztasuna.
Ezaguera arloak: Zientzia fisiko-naturalak | Giza zientziak | Gizarte zientziak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: David Melling.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 227 x 227 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 3 urtetik aurrera.