X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Xarlik badaki aukeratzen
Produktu berria

Xarlik badaki aukeratzen

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491069904
Kodea: 178843

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Xarli blokeatu egiten da, zenbait aukeraren artean hautatu behar duen bakoitzean.
 
Girotzea: Egunerokotasuna (intenporala).
 
Laburpena:
Xarliri ez zaio aukeratzea gustatzen. Inoiz ez daki zer jan, zer arropa jantzi, edo oheratzeko garaian argia itzalita edo piztuta utzi. Horregatik, bere urtebetetze egunean, oparia aukeratzeko arazo berbera du.
 
Egilearen datuak:
 
LOU PEACOCK: Ingeles Literaturako lizentziatua da, Oxford-eko Unibertsitatean, eta, hogei urte baino gehiagoz, umeentzako liburuak argitaratu ditu; nagusiki, liburu ilustratuetan eta olerki liburuetan zentratu da. Sarritan, egile lanetan jarri, eta albumak idazten ditu Nosy Crow argitaletxearentzat; Ingalaterrako argitaletxean bilduma honen zuzendaria da.
 
Egileari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
NICOLA SLATER: Ingalaterran jaio zen, eta karrera profesionala zinema bateko aretozain lanetan hasi zuen. Geroago, ilustrazioa ikasi zuen, eta orduan garatu zuen umeentzako liburuekiko pasioa, zeinak nabarmen gainditu baitzuen arto krispetekiko grina. Harrezkero, ez dio utzi liburuak argitaratzeari. Nicola familiarekin bizi da Cheshire-n, Liverpool-etik hurbil, tokiko zinematik ez oso urrun; gogoko du aldian-aldian hara joatea.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Testua erraza, argia eta zuzena da, eta modu entretenigarrian kontatzen ditu protagonistak erabakiak hartzeko bizi dituen estutasunak.
• Istorio dibertigarri honek, bestalde, txikienei lagunduko die beren egunerokotasunean erabakiak hartzen.
• Ilustrazioak koloretsuak eta informalak dira, eta protagonista dibertigarria estutasunetan irudikatzen dute.
Formatu handiko eta azal gogorreko liburua.
 
Gaikako kategoria: Abentura | Beldurra / Izua | Umorea | Sentimenduak / Emozioak | Gizartea / Historia / Mundu garaikidea | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza , gatazken ebazpena | Kontsumo-ohiturak | Erantzukizuna, zentzu kritikoa | Osasuna, ohitura osasungarriak | Umore sena.
 
Ezaguera arloak: Giza zientziak | Gizarte zientziak | Diziplina artistikoak | Hizkuntza eta Literatura | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Lou Peacock.
Marrazkilaria: Nicola Slater.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Azal gogorra.
Formatua: 256 x 296 mm.
Orrialdeak: 40.
Adina: 3 urtetik aurrera.