Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Urtebete saguaren basoan
Produktu berria

Urtebete saguaren basoan

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-1370-180-6
Kodea: 182895

Salneurria
17,90 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Landako bizitza eta baso baten eraldaketa urtean zehar.
 
Girotzea: Baso batean.
 
Laburpena:
Saguak maite du basoan barrena ibiltzea. Maite du lagunei bisita egitea, hala nola azeriari, katagorriari, trikuari, igarabari eta azkonarrari sartu-irten bat egitea. Maite du naturaren aldaketez gozatzea: udaberriko lorren usaina, udako fruituen gozotasuna, udazkeneko koloreen oparotasuna eta, neguko barru-giroan, sutondoko beroa.
 
Basoari arretaz erreparatzen badiozu, laster jabetuko zara zenbat animalia eta landare agertzen diren han, hilabetez hilabete. Eta hegalak altxatzen badituzu, Saguren lagunen etxeak barrutik nolakoak diren ikusiko duzu, han bazeunde bezala.
 
Marrazkilariaren datuak:
Alice Melvin Ilustratzailea eta diseinatzailea da, eta Edinburgon (Eskozia) bizi da; serigrafiaren inguruko prestakuntza du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Liburuak baso batek urtaroetan izaten dituen aldaketei xehetasun gehiagoz behatzera garamatza eta natura eta landako bizimodua preziatzera.
  • Etxebizitzen barrualdea erakusten duten azal hegaldun liburuak, pertsonaien xehetasunez beteak.
  • Ilustrazio klasikoak, koloretsuak eta atseginak; basoaren paisaiak eta haietako herritarrak egoki irudikatzen dituzte.
  • Testu errimaduna; erritmoa ematen dio hilek aurrera egiten dutela kontatzen duen kontakizunari.
  • Amaierako bi orrialdeetan, hil bakoitzaren arabera antolatuta, basoan aurki ditzakegun eta orrialde bikoitz bakoitzeko irudietan dauden animaliak eta landareak ageri dira.
 
Gaikako kategoria: Ekologia / Ingurumena.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumena zaintzea | Jakin mina, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Zientzia fisiko-naturalak | Hizkuntza eta Literatura | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: William Snow.
Marrazkilaria: Alice Melvin.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 245 x 295 mm.
Orrialdeak: 34.
Adina: 4 urtetik aurrera.