X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Untxiño laguntzaile aparta
Produktu berria

Untxiño laguntzaile aparta

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491069638
Kodea: 173074

Salneurria
13,85 €

Agregar item al pedido
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Erantzukizuna eta lankidetza. Untxi txikiak amari lagundu nahi dio, eta amak idatzitako gutun bat postontzira bota nahi du.
 
Girotzea: Herri bat.
 
Laburpena: Untxamak gutuna idatzi dio amama Untxiñeri, askaltzera gonbidatzeko. Untxiñok, amari lagundu nahi dionez, gutuna botatzeaz arduratu nahi du. Baina postontzirainoko bidea ez da batere erraza izango.
 
Egilearen datuak:
 
JOHN BOND: Erresuma Batuko ilustratzaile eta diseinatzaile bat da. Sei urtez sorkuntzako agentzia garrantzitsu batean lanean aritu ondoren, bere enpresa jarri zuen abian 2014an. Ordutik, hezkuntza proiektuak garatu ditu telebistarako eta Interneterako. Orain, umeentzako liburuak idatzi eta ilustratzen ere aritzen da. Haren estiloaren ezaugarri dira sinpletasuna, zorroztasuna eta umore lotsagabea.
 
Ibaizabalen protagonista berdina duen beste liburu bat du argitaratuta:“Untxiño galduta? Bai zera!”.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Untxiño atsegin eta saiatuaren abentura berria. Aurreko liburuan harritu gintuzten osagaiak ditu honek ere: abentura, zorroztasuna eta umorea, batez ere umorea.
• Kolore alaiko ilustrazioak, pertsonaia atseginak eta agertoki sinple eta atseginak.
• Istorioak sinpletasuna eta umorea ditu bereizgarri.
• Irakurle txikiak protagonista den pertsonaiarekin identifikatuta sentituko dira haren zorroztasun eta buru gogorkeriagatik, eta “handien” lan garrantzitsuak egiteko eta etxean laguntzeko duen grinagatik.
• Honako hau da Untxiñoren lehen abentura: Untxiño galduta? Bai zera!
 
Gaikako kategoria: Abentura | Umorea | Sentimenduak/Emozioak | Ekologia/Ingurumena | Psikologia/Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Kontzientzia soziala, elkartasuna, lankidetza | Bizikidetza, gatazkak konpontzea | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Enpatia, eskuzabaltasuna | Kontsumo ohiturak | Erantzukizuna, sen kritikoa | Umorea | Ausardia, iraunkortasuna.
 
Ezaguera arloak: Giza Zientziak | Gizarte Zientziak | Diziplina artistikoak | Euskara eta Literatura | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: John Bond.
Marrazkilaria: John Bond.
Itzulpena: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 259 x 265 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 3 urtetik aurrera.