X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Untxiño galduta? Bai zera!
Produktu berria

Untxiño galduta? Bai zera!

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-568-5
Kodea: 158670

Salneurria
13,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Umeen berezko burugogorkeria, ikuspuntu umoretsuaz eta gozoaz.
 
Girotzea: Etxea eta zenbait natura ingurune.
 
Laburpena:
Untxama eta Untxiño tarta bat egiten ari dira, baina basoko fruta batzuk dituzte faltan; beraz, Untxiñok fruta horiek bila joatea erabaki du eta ez du etsiko, harik eta aurkitu arte. Mundu erdi zeharkatu ondoren, galdu dela ematen duenean, etxera doa bueltan, tartaren usainari segika, eta basoko sekulako fruta batekin. Baina, dagoeneko, ez du tarta nahi, izozkia baino.
 
Egilearen datuak:
 
JOHN BOND: Erresuma Batuko irudigilea eta diseinatzailea da. Sei urtez agentzia sortzaile garrantzitsu batean lanean jardun ondoren, bere enpresa sortu zuen, 2014an. Urte horietan, bere lana hezkuntza proiektuetan egin izan du, telebistarako edo Interneterako. Gaur egun, gainera, umeentzako liburuak idazten eta irudikatzen ditu. Bere estiloaren bereizgarri dira sinpletasuna, asmamena eta umore lotsagabea.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Kolore alaidun irudiak, pertsonaia atseginekin eta eszenatoki apal eta epelekin.
• Istorioaren bereizgarri dira sinpletasuna eta umorea: protagonistak bidaia luzea egiten du, burugogorkeriak bultzatuta.
• Amaiera umore handikoa da; txikienen kapritxo eta pasioen isla.
• Irakurle txikiek beren burua identifikatuta antzemango dute pertsonaia protagonistarekin, inozentea eta burugogorra baita, eta mundua ezagutzeko grina eta ausardia baititu.
 
Sustatzen diren balioak: Ausardia. Inozentzia. Ahalegina. Adorea. Umorea. Errespetua.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Plastika, Ingurunearen Ezaguera.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: John Bond.
Marrazkilaria: John Bond.
Itzulpena: Imanol Salegi (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 259 x 265 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 3 urtetik aurrera.