X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Txominen eskola
Produktu berria

Txominen eskola

Bilduma: TXOMIN

ISBN: 9788491067894
Kodea: 166252

Salneurria
15,80 €

Agregar item al pedido
Gaia:Ikastetxeko ohiturak ikastea.
 
Girotzea:Txominen mundua.
 
Laburpena:
Txominek ikastetxeko ohiturak ezagutzen eta ikasten ditu. Txomin ikastetxera doa jadanik! Andereñoarekin eta Katalin, Danel eta Ali lagunekin batera, eskulanak egingo ditu, liburu bat irakurriko du, txangoan joango da eta ikastetxeko ohitura guztiak ikasiko ditu, komunera joatekoa barne. Ikastetxea abentura berriz beterik dago!
 
Egilearen datuak:
 
LIESBET SLEGERS Belgikan jaio zen, eta Arte Grafikoak ikasi zituen, Anberesko San Luka Arte Akademian. Harrezkero, diseinu grafikoan dihardu, buru-belarri, eta haur liburuak ilustratzen ditu. IBAIZABALen zenbait album eta bilduma eman ditu argitara: Txomin, Katalin, Kepa, Libe, Urko, Sagu familia, Kukuka, Akordeoia, Animalia jostalariak, Aurkakoak, Handitan… bildumak, Iufi, mutikoa naiz!, Iufi, neskatoa naiz!, baita Belenen jaio zen haurtxoa eta Halloween festa albumak ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Eguneroko kontuen ikaskuntza, irakurleentzako kontaketa argi eta erraz baten bidez.
• Liburua katalogo moduko bat da, eta irakurle txikiei modu dibertigarrian azaltzen dizkie ikastetxeko ohiturak: gimnasia, irakurketa, jolastokia, bazkaria...
• Era berean, gorputza zaintzeko ohiturak (higiene eta elikadura mailakoak) aipatzen dira.
• Ezohiko jarduerak erakusten ditu; adibidez, mendira txangoak, ikastetxeko dantzaldia edo klaseko talde-argazkia.
• Gainera, ikaskideekiko edo irakaslearekiko harremanetan sortzen diren emozioak lantzen ditu.
• Liburuaren dibulgazioko lana genero ezberdinen (informazio-testuak, objektuak edo kontzeptu multzoak lotzeko jolasak) eta Txomin eta Katalin bildumetako pertsonaien bidez egiten da.
• Ilustrazioak sinpleak eta koloretsuak dira, Liesbet Slegersen aurreko liburuetakoak bezalakoak, eta marra lodikoak, haur txikienentzat egokia den moduan.
• Tipografiak kontzeptu ezberdinak hautematea errazten du, lexikoa irakurle hasiberriei egokituta baitago.
• Formatu handiko albuma.
 
Sustatzen diren balioak:Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea. | Jakin-nahia, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Liesbet Slegers.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 250 x 260 mm.
Orrialdeak: 56.
Adina: 3 urtetik aurrera.