- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Txominen 5 zentzumenak
Bilduma: JOLASERAKO LIBURUAK
ISBN: 9788483947173
Kodea: 102399
Salneurria
18,50 €
Gaia: Bost zentzumenak.
Girotzea: Haur baten eguneroko bizitza.
Laburpena: Zentzumenak oso garrantzitsuak dira Txominen egunerokoan. Begiekin, belarriekin, sudurrarekin, mihiarekin eta eskuekin inguratzen duen mundua ezagutzeko aukera du.
Izan ere, gauza pila ditu bere inguruan ezagutzeko!
Egilearen datuak:
LIESBET SLEGERS Belgikan jaio zen, eta Arte Grafikoak ikasi zituen, Anberesko San Luka Arte Akademian. Harrezkero, diseinu grafikoan dihardu, buru-belarri, eta haur liburuak ilustratzen ditu. Ibaizabalen zenbait bilduma eman ditu argitara: “Txomin”, “Katalin”, “Kepa”, “Libe”, “Urko”, “Sagu familia”, “Kukuka” bilduma, baita “Belenen jaio zen haurtxoa” albuma ere.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Formatu handiko liburua da.
• Ilustrazio soilak eta koloretsuak, irakurleak erraz identifikatzeko modukoak.
• Bost zentzumenak eta haien ezaugarriak aurkezten zaizkie etxeko txikienei.
• Haurren hurbileko eta eguneroko mundua adierazten da.
• Testuek haurrekin elkarrekintza sustatzen dute; eta hausnarketa eginarazten diete, marrazkiei buruzko galderen eta jolas txikien bidez.
Sustatzen diren balioak: Mundua ezagutzeko jakin-mina, hobetzeko grina, familiaren maitasuna, naturarekiko maitasuna.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura; Ingurunearen Ezaguera.
Eskuragarri dauden liburuak:
Txomin eskolan.
Txomin amonarekin hegazkinean.
Txomin dutxan.
Txomin komunean.
Txomin ametsetan.
Txomin eta Katalin.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Liesbet Slegers.
Itzulpena: Lierni Ugartemendia.
Marrazkiak: Koloretan.
Formatua: 250 x 260 mm.
Orrialdeak: 56.
Koadernaketa: Kartonea.
Adina: 3 urtetik aurrera.