X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Txomin eta urtaroen liburu handia

Txomin eta urtaroen liburu handia

Bilduma: TXOMIN

ISBN: 9788491062707
Kodea: 117526

Salneurria
15,80 €

Agregar item al pedido
Gaia: Urtaroak.
 
Girotzea: Gaur egun, protagonisten egunerokotasunean.
 
Laburpena:
Liburu honetan, Txominek ibilbidea egin du urtaro bakoitzeko elementu eta berezko jarduerekin. Atal bakoitza urtaro bakoitzari buruzko testu errimatu laburrarekin hasten da.
 
Egilearen datuak
 
LIESBET SLEGERS Belgikan jaio zen, eta Arte Grafikoak ikasi zituen, Anberesko San Luka Arte Akademian. Harrezkero, diseinu grafikoan dihardu, buru-belarri, eta haur liburuak ilustratzen ditu. IBAIZABALen zenbait album eta bilduma eman ditu argitara: Txomin, Katalin, Kepa, Libe, Urko, Sagu familia, Kukuka, Akordeoia, Animalia jostalariak, Aurkakoak, Handitan… bildumak, Iufi, mutikoa naiz!, Iufi, neskatoa naiz!, baita Belenen jaio zen haurtxoa eta Halloween festa albumak ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Profil lodiko ilustrazio errazak eta txikienentzako kolore lauak eta alaiak biltzen ditu.
• Aurkezten diren kontzeptuak identifikatzen laguntzen duen tipografia.
• Neurri handiko albuma.
• Irakurlearentzako narrazio argiaren eta errazaren bidez, eguneroko alderdien ikasketa.
 
Sustatzen diren balioak: Inguratzen gaituenaren inguruko harridura, ezagutzaren garrantzia, familiaren zaintza, adiskidetasunaren balioa.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura; Natura Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Liesbet Slegers.
Itzulpena: Leire Mendizabal.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 250 x 260 mm.
Orrialdeak: 56.
Adina: 3 urtetik aurrera.