X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Timen arropak
Produktu berria

Timen arropak

Bilduma: KALE NAGUSIA

ISBN: 9788491069645
Kodea: 173102

Salneurria
10,90 €

Agregar item al pedido
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia:Kale bateko bizilagunen bizipenak.
 
Girotzea:Hiri bateangaur egun.
 
Bildumaren laburpena:Bildumako liburu bakoitzak Kale Nagusiko auzotar baten egunerokoa aurkezten digu.
 
Laburpena: Tim arropak zabaltzen ari da, eta haize bolada indartsu batek arropak airean eraman ditu. Auzokideei esker, auzoan zehar sakabanatuta gelditu diren arropak aurkituko ditu. Auzokideek irudimen handiz erabili dituzte arropak. Laguntzagatik eskerrak emateko, Timek pastel gozo batzuk prestatu ditu auzokide guztien artean banatzeko.
 
Egile eta marrazkilariaren datuak:
 
KATE HINDLEY: Umeentzako liburuen egilea eta ilustratzailea da; Bristol-en (Ingalaterra) bizi da. Hainbat liburu argitaratu ditu zenbait herrialdetan.
 
Ibaizabalen Lagunik onenen gozotegia bilduma kaleratu du, eta baita “EZ!” esan zuen zalduna, Lehiaketako munstrorik okerrena, Zu eta biok eta Izan zu zeu Kosme albumak ere.
 
Irudigileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu bakoitzaren protagonista auzokide bat da.
• Testu errimadunak lagundu egiten die txikienei istorioaren hariari jarraitzen.
• Azal hegalak dituen liburua: azal hegal bakoitzak kontakizunaren xehetasun bat du gordeta, eta horiek ikustea irakurketarekin jarraitzeko pizgarri izango da.
• Oso ilustrazio adierazkorrak dira eta indartu egiten dute auzokide bakoitzaren izaera.
• Irudi koloretsuek eta dibertigarriek aukera ematen diote irakurleari pertsonaia bakoitzetik abiatuta irudimena martxan jartzeko.
• Liburu hauek lagundu egingo diote irakurleari arreta inguruko pertsonei eta profesionalei jartzen; baita lankidetzari eta elkartasunezko lanari erreparatzen ere.
 
Gaikako kategoria: Gizartea / Historia / Mundu garaikidea.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Kontzientzia soziala, elkartasuna, lankidetza | Enpatia, eskuzabaltasuna | Sexuen arteko berdintasuna, pertsonan arteko berdintasuna | Arraza aniztasuna, kulturaniztasuna | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Zientzia fisiko-naturalak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Kate Hindley.
Marrazkilaria:Kate Hindley.
Itzulpena: Saretik Hezkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 190 x 175 mm.
Orrialdeak: 12.
Zenbakia bilduman: 3.
Adina: 3 urtetik aurrera.