X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Pixontziaren kontzertua
Produktu berria

Pixontziaren kontzertua

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-475-6
Kodea: 149627

Salneurria
15,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Pixontzia.
 
Girotzea: Animalien mundu fantastikoa.
 
Laburpena:
Pin Guin Maisuak orkestra berezia zuzentzen du: pixontzi orkestra! Soinu eskatologikoekin, baina erritmo askorekin umeek komunera bakar-bakarrik joaten eta soinuez gozatzen ikasteko, musika eta umore dosi handiekin.
 
Egilearen datuak:
 
GUIDO VAN GENECHTEN
Mol-en (Belgika) jaio zen, 1957. urtean. Marrazketa, margolaritza, diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi zituen Hasselt-eko Arte Ederren Akademian. 1998. urtean, haurrentzako egin zuen liburu batek sari bat irabazi zuen, eta horrek hasiera eman zion haren karrerari. Haren lanak herrialde askotan argitaratu dituzte, nola mendebaldeko herrialdeetan hala ekialdekoetan.
 
Ibaizabal argitaletxean “Bat”, “Ikusi-Makusi”, “Pixkana”, “Animaliakeriak” eta “Bikote bitxiak” bildumak argitaratu ditu, bai eta Maitagarria zarelako albuma ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Txikienak pixoihala ixtera eta pixontzia probatzera animatuko dituen liburu originala eta dibertigarria.
• Formatu etzaneko liburua, umore ukituko soinuduna.
• Pixontzia erabiltzeko gaia oso modu originalean aurkezten da, soinu eskatologikoen eta girotze bereziaren bidez.
• Soinuak pixontziarekin lotuta daude, baina baita animalien ezaugarriekin ere. Soinu guztiak dituen amaierako musikarekin amaitzen da liburua.
• Ume txikiek oso animalia desberdinak ere ezagutu ahalko dituzte.
• Ganbera musikaren dotoretasuna eta umeen eta beren gorputzen errealitate eskatologikoa aintzat hartuta, liburua oso esperientzia dibertigarria da, ia ironikoa, baita helduentzat ere.
• Guido van Genechten-en irudi atseginek gozotasun ukitua ematen diote gaiari, eta tipografia klasikoak eta pertsonaiek, batik bat Pin Guin Maisuak, dakarten testuak musika klasikoko kontzertuekin lotutako ukitu dotorea dakar.
 
Sustatzen diren balioak: Autonomia. Umore sena. Osasuna. Erantzukizuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura; Arte Diziplinak. Giza Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Guido van Genechten.
Marrazkilaria: Guido van Genechten.
Itzulpena: (Saretik).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 255 x 215 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 2 urtetik aurrera.