X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Nolakoak diren aitak!
Produktu berria

Nolakoak diren aitak!

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-787-0
Kodea: 165693

Salneurria
14,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Gurasoen portaera bere seme-alaba txikien ikuspuntutik.
 
Girotzea: Errinozeroen familia baten etxea; edozein giza familiarena islatzen du.
 
Laburpena: Superheroiak izan ez arren, beren akats txiki eta guzti… aitak beti maitagarriak dira!
 
Egilearen datuak:
 
GUIDO VAN GENECHTEN: Mol-en (Belgika) jaio zen, 1957. urtean. Marrazketa, margolaritza, diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi zituen Hasselt-eko Arte Ederren Akademian. 1998. urtean, haurrentzako egin zuen liburu batek sari bat irabazi zuen, eta horrek hasiera eman zion haren karrerari. Haren lanak herrialde askotan argitaratu dituzte, nola mendebaldeko herrialdeetan hala ekialdekoetan.
 
Ibaizabal argitaletxean “Bat”, “Ikusi-Makusi”, “Pixkana”, “Animaliakeriak” eta “Bikote bitxiak” bildumak argitaratu ditu, bai eta Maitagarria zarelako”, “Dinosauroei buruzko egia” eta “Pixontziaren kontzertua” albumak ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Errinozeroen familia baten bidez, umorez erakusten da giza familia baten bizitza erreala.
• Seme-alabek beren gurasoen portaeraren inguruan duten begirada kritikoa.
• Guraso eta seme-alaben arteko afektuaren adierazpena, kontuan hartuta, betiere, gurasoek ez dutela beti portaera eredugarria.
• Ilustrazio oso adierazgarriak; umore ukitua ematen diote liburuari eta, horien bidez, pertsonaiekin errazago enpatizatzen da.
 
Sustatzen diren balioak: Erantzukizuna eta sen kritikoa | Jakiteko nahia eta ezagutza | Autoestimua, autonomia eta nork bere burua gainditzea | Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Umore sena | Enpatia, eskuzabaltasuna | Gizarte bizikidetza, elkartasuna eta lankidetza.
 
Ezaguera arloak: Gizarte Zientziak, Arte Diziplinak, Euskara eta Literatura, Fisika eta Natur Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Guido Van Genechten.
Marrazkilaria: Guido Van Genechten.
Itzulpena: Uxoa Iñurrieta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 210 x 290 mm.
Orrialdeak: 40.
Adina: 4 urtetik aurrera.