X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Nola egiten dute kaka zuhaitzek?
Produktu berria

Nola egiten dute kaka zuhaitzek?

Bilduma: PERREXILTXOREN LORATEGIA

ISBN: 978-84-1370-134-9
Kodea: 180036

Salneurria
9,50 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Kontzeptuak haurrei egokituta azaltzea, besteak beste ligninaren erabilera zuhaitzetan.
 
Girotzea: Protagonistaren amonaren lorategia.
 
Bildumako laburpena: Perrexil jakin-min handiko umea da; biziki gogoko du Amona Azenariorekin egotea. Berarekin naturaren sekretuak ezagutzen ditu, esaterako, nola hazten diren zuhaitzak.
 
Laburpena:
Gaur, Amona Azenarioaren etxean dago Perrexil. Lorategitik paseatzen ari dela, txakur kaka dela uste duena zapaldu du, baina, a zer sorpresa! Kaka trikuarena da! Orduan, Amona Azenariok azaldu dio mundu guztiak egiten duela kaka, bai gizakiek bai animaliek, bai eta zuhaitzek ere, eratzen eta hazten laguntzen dieten gorotzak baitituzte.
 
Egilearen datuak:
 
SÉBASTIEN PEREZ: Beauvaisen (Frantzia) jaio zen 1975ean. 2007an ekin zion bere ibilbideari egile gisa. Benjamin Lacombe, Sophie de la Villefromoit edo Justine Brax bezalako frantziar marrazkilari handiekin lan egiten du. Bere idazteko grinatik fantasia eta umorea nahasten dituzten ipuinak sortzen dira. Bere gai nagusiak oroimena, tolerantzia eta ekologia dira.
 
Ibaizabalen honako album hauek argitaratu ditu: “Maitagarrien belarrak”; “SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak”; “Herensugeen semea”; “Pirata bihotza” eta “Azken otsoa”.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
ANNELORE PAROT: (1971) irudigile frantziar ezaguna da; Lyonen du etxea, eta bertan ikasi zuen. Hasieran haurrentzako moda diseinatzen lan egiten zuen, baina haur literaturaren ilustrazioan amaitu zuen lanean.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma hau natura maitatzeko eta haren sekretu guztiak ezagutzeko da.
• Tonu atsegina erabiltzen du, eta naturari buruzko informazioa erakusten du.
Kolore epeldun ilustrazioak; alderdi kutuna erakutsi eta amonaren eta bilobaren arteko istorioa sendotzen dute.
Letra larria erabiltzen da, lehen irakurleei laguntzeko.
Hiztegia nabarmenduta du, hobeto ulertzeko.
Amaieran orrialde bikoitza du azalpenekin; hartan, liburuan aztertutako zientzia-informazioa batu eta luze eta zabalago aurkezten da.
 
Gaikako kategoria: Ekologia / Ingurumena.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Jakiteko nahia, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Zientziak fisiko-naturalak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Sébastien Perez.
Marrazkilaria: Annelore Parot.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 178 x 218 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 5 urtetik aurrera.