X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Munduko oparirik ederrena

Munduko oparirik ederrena

Bilduma: AURKITU

ISBN: 9788491062486
Kodea: 116984

Salneurria
13,90 €

Agregar item al pedido
Gaia:Hartz aitatxoren urtebetetzea da, eta hitz eman diogu, aurten, munduko oparirik ederrena jasoko duela.
 
Girotzea: Ospakizunak eta sorpresak.
 
Bildumaren laburpena:
Aurkitu bildumak, azal hegalen bidez, aukera ematen du eguneroko ohituren funtsezko kontzeptuekin ohitzeko eta itxuren atzetik dauden istorioak ezagutzeko.
 
Laburpena:
Hartz aitatxoren eguna da, eta bere seme-alabek zin egin diote munduko erregalurik onena oparituko diotela. Berak arrasto bat aurkitu du, eta bere oparia bilatzen hasi da, etxeko bazter guztietatik. Bilatzen duen leku bakoitzean azal hegal bat dago, eta horietan animalia desberdinak, 1etik 10era. 10 zenbakia bere hamar seme-alabatxoei dagokie, munduko oparirik onenari.
 
Egilearen datuak:
 
CLAUDIA BIELINSKY Buenos Airesen jaio zen eta Parisen bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen, eta, liburuak idatzi eta horietako irudiak egiteaz gainera, margolaria ere bada. Bere koadroak Europako eta Amerikako hainbat galeriatan egon dira erakusgai. Liburu honetaz gainera, Ibaizabalen Aurkitu bildumako Ondo lo egin panpina! eta Gora mundu guztia! argitaratu ditu.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Munduko oparirik ederrena familia afektuaz ari da, eta 1etik 10era bitarteko zenbakiak erakusten dizkigu. Formatu handiagoa du.
• Ilustrazio soilak eta koloretsuak, irakurleek erraz identifikatzeko modukoak.
• Irakurleen jakin mina sortuko duten naturako elementuak eta  animaliak aurkezten dira.
• Testuek bidea ematen dute umearekin interakzioan aritzeko eta gure irakurle txikiei galderak eginarazten dizkie haien inguruari buruz.
• Azal hegalek irakurlea irakurketarako dinamika aktiboan murgiltzen dute.
 
Sustatzen diren balioak:
Ohiturekin ohitzea, mundua ezagutzeko jakin mina, irakurketa interakzioan jarduteko jolas gisa, naturaren ezaguera, seguru sentitzearen balioa, familia afektua.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak, Gizarte Zientziak eta Matematika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Claudia Bielinsky.
Itzulpena: Eider Mujika.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 210 x 297 mm.
Orrialdeak: 22.
Adina: 3 urtetik aurrera.