X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Mikelek ederra egin du!
Produktu berria

Mikelek ederra egin du!

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail GORRIA

ISBN: 9788491069177
Kodea: 172134

Salneurria
10,65 €

Agregar item al pedido
Gaia: Mikelek hari misteriotsu bati tira egin dionean, mundua desegiten hasi da.
 
Girotzea: Gaur egun, haren etxearen lorategian.
 
Laburpena:
Bere etxeko lorategian, Mikelek hari bat topatu du Ilargitik zintzilik.
Jakin-minez, hariari tira egin dio, eta Ilargia mugitzen ikusi du. Aurkikuntza pozgarri horren ondoren, adiskide berriarekin munduari bira egitea erabaki du. Baina Mikel beldurtu egin da, hariari tira ahala, bere inguruan guztia desegiten ari dela ohartzean: Ilargia, izarrak, hodeiak... Azkenean, amari laguntza eskatu dio, eta bien artean dena ehundu dute berriz.
 
Egilearen datuak
 
PALOMA SÁNCHEZ: Madrilen jaio zen. Haur literaturako obra, album eta gazteentzako eleberri ugari argitaratu ditu, eta haietako asko ingelesera, frantsesera, portugesera, errusierara edo koreerara itzuli dira. 2009. urtean, Lazarillo sarian finalista izan zen. Irakurketa sustatzeko tailerrak ere ematen ditu.
 
Irudigilearen datuak
 
JACOBO MUÑIZ: Ferrol, 1973. Norbaitek esan zuen gure lanaz gozatzeko neurria hark gehien dibertitzen gintuzten haurtzaroko jolasekin duen antzekotasunak zehazten duela. Umetan orduak ematen nituen marrazten, gero zakarki grapatzen nituen folio solte haietan idatzitako ipuinak. Gaur nire lanarekin gozatzen dut txikia nintzenean bezala, eta edozein umeren burua gidatzen duen haur-berezkotasun harekin berriz topo egitea da nire helburua.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Irakurleek protagonistarekin bat egingo dute, mundua esploratzen ausartzen den jakin-min eta irudimen handiko haurra baita.
• Afektuak, babes-sentimendua bereziki, ederki irudikatu da Mikelen eta haren amaren arteko harremanean.
• Istorio honetan ez dago errealitatearen eta irudimenaren arteko muga zehatzik, adin hauetako haurrei maiz gertatzen zaien bezala.
• Ilustrazioek kolore leunak eta alaiak dituzte, eta istorioari epeltasun- eta hurbiltasun-atmosfera bat ematen diote.
 
Sustatzen diren balioak:
Irudimena, norberaren segurtasuna, amaren maitasuna, babesa, zailtasunak gainditzea.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Inguruaren Ezaguera, Plastika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Paloma Sánchez.
Marrazkilaria: Jacobo Muñiz.
Itzulpena: Xabier Olaso.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 22.
Adina: 5 urtetik aurrera.