X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Maskotak

Maskotak

Bilduma: PIPITAKI PAPATAKI

ISBN: 9788491069393
Kodea: 172699

Salneurria
10,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Orrialde bikoitz bakoitzean proposatutako animaliak asmatzea: maskotak.
 
Girotzea: Etxe giroa.
 
Bildumaren laburpena: Errimadun asmakizunek liburuko orrialde bikoitz bakoitzean gordeta zer animalia dagoen asmatzera gonbidatzen dute irakurlea.
 
Liburuaren laburpena: Bizar luzeak, isatsa eta lau hanka ditu. Iletsua da eta urruma egiten du. Atzapar zorrotzak ditu. Ezetz asmatu zer maskota den!
 
Egileen datuak:
 
ADAM & CHARLOTTE GUILLAIN: Egile ingeles hauek konpromiso handia dute hezkuntzarekin eta irakurketarekin. Irakasle gisa ekin zioten ibilbide profesionalari, eta irakasleen trebatzaile izan ziren gero. Hala, Storytelling Schools sortu zuten, irakasleak alfabetizazioan eta sormenean trebatzen lan egiten duen nazioarteko erakundea. Horiez gain, jaialdi eta hitzaldi literarioetan ere hartzen dute parte. Ibilbide oparoa egin dute umeentzako eta gazteentzako literaturaren arloan, eta sari ugari ere irabazi dituzte; hala nola Roal Dahl Funny, Orcar’s First Book Prize eta Sheffield Book saria.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
LUCIA GAGGIOTTI: Milangoa da. Diseinu grafikoan lizentziatu zen NABAn (Artearen Akademia Berria), eta Ilustrazioan espezializatu zen. Marrazkietan teknika mistoa eta digitala erabiltzen du, eta arte herrikoiaren alderdiak estilo italiarrarekin uztartzea gustatzen zaio. 2012an Ameriketako Estatu Batuetako urteko liburuaren saria irabazi zuen.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Hegal eta ertz biribilduak dituzten azal gogorreko liburuak, txikienentzako oso egokiak.
• Letra larriz idatzita, errazago irakurri ahal izateko.
• Bilduma honek aukera ematen dio oraindik eskolan hasteko adinean ez dagoen umeari, animalien fisionomia eta animalia bakoitzak bizileku duen espazioa ezagutzeko.
• Asmakizunen jolas bat planteatzen du: pistak ematen ditu testuak asmatu beharreko animaliari buruz, eta erantzuna azal hegaletik tiratu eta han gordeta zegoen ilustrazioa ikustean jakiten da.
• Errimadun testuek lagundu egiten dute buruz ikasten, irakurlearen laguntza eskatzen dute, eta irudiko elementuak bilatzeko eskatzen dute hegalak zabalduta.
 
Gaikako kategoria: Ekologia / ingurumena.
 
Sustatzen diren balioak: Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Jakiteko nahia, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Zientziak fisiko-naturalak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egileak: Adam eta Charlotte Guillain.
Marrazkilaria: Lucia Ganggiotti.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 180 x 180 mm.
Orrialdeak: 8.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 18 hilabetetik aurrera.