X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Mahaira!
Produktu berria

Mahaira!

Bilduma: HANDIA NAIZ

ISBN: 978-84-9106-637-8
Kodea: 162301

Salneurria
10,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Haurren lehen ohiturak ikastea.
 
Girotzea: Eguneroko bizitza.
 
Bildumaren laburpena: Txikienek lehenengoz egin behar diete aurre ulertzen ez dituzten eta beldurtzen edo urduri jartzen dituzten egoera batzuei. Eguneroko ikaskuntzan, ohitura berriak berenganatu behar dituzte.
 
Liburuaren laburpena: Liburu honetako protagonistek mahaiko ohitura egokiak eta elikadura osasungarria eta askotarikoa ikasiko dituzte.
 
Egilearen datuak:
 
ALICE LE HÉNAND: Sukaldaritzaz gozatzen du gaztaren bidez eta parke paristarretan korrika egitea gustatzen zaio. Liburuak oro har gustatzen zaizkio eta gazteentzako liburuak bereziki. Gainera, argitaratzailea da eta Parisen bizi da, gazta-fabrika batetik ez oso urrun.
 
Irudigilearen datuak:
 
THIERRY BEDOUET: (1970) irudigile frantziarra da; umeentzat marratzeaz gainera, komikiak eta gazteentzako istorioak ere egiten ditu. Naturarekin kezkatsua da. Argitaletxe pare bat ere sortu ditu.
 
Informazio gehiagorako:
 
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bildumako izenburu berria; bertan protagonistek ohitura berriak ikasi behar dituzte: osasungarri jaten eta mahaian jokabide egokia izaten.
• Egoeren segida, non zenbait pertsonaiak egoera berari egin behar baitiote aurre eta erreakzio desberdinak baitituzte.
• Gatazkak modu atseginean eta dibertigarrian planteatzen dira.
• Protagonistak animaliak dira.
• Kolore lauen eta alaien ilustrazio arrunta.
• Azal gogorreko liburuak, azal hegalekin eta ertz biribilduekin; oso egokiak ume txikientzat.
• Azal hegaletik tira eginez gero, eszena bakoitzeko irudia aldatu egiten da, baita estalkia ere.
 
Sustatzen diren balioak:
Lehen ohiturak ikastea. Beldurrei aurre egiteko trebetasunak garatzea. Animaliaren mundua ezagutzea. Naturarekiko eta inguratzen gaituen munduarekiko interesa.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak.
 
Bildumako beste izenburu batzuk:
 
978-84-9106-402-2 Gero arte!
978-84-9106-465-7 Hitz atseginak
978-84-9106-466-4 Pixontzian!
978-84-9106-555-5 Agur txupeteari!
978-84-9106-554-8 Bainatzera!
978-84-9106-636-1 Emozioak
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Alice Le Hénand.
Marrazkilaria: Thierry Bedouet.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 200 x 170 mm.
Orrialdeak: 14.
Zenbakia bilduman: 8.
Adina: 12 hilabetetik aurrera.