- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Bilduma honetako bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Bapo Jaunaren eguneroko bizitza.
Girotzea: Zenbait leku, animalia pertsonifikatuak.
Bildumaren laburpena: Bapo Jauna errinozero maitagarri bat da. Lagun asko ditu, eta lehoiek beldur pixka bat ematen diote. Liburu bakoitzean, ezagutzen ari den munduaren eguneroko elementuek harridura sortuko diote. Lehen bi liburuek 10 orrialde bikoitz dituzte. Zabaldu egiten dira eta irakurleari ekibokoen jolas bat proposatzen diote.
Liburuaren laburpena: Bapo Jaunak zerbait arraroa aurkitu du etxetik irtetean. Beldur da lehoi bat ote den, baina konturatu da hari hori bat dela; leku askotatik igarotzen den hari hori bat. Hariari segika, egoera ezin harrigarriagoak aurkituko ditu hariaren erabilerarekin lotuta, eta amaieran ikusiko du haria jertse batena dela... Lehoi batek jantzita duen jertse batena!
Egilearen datuak:
DAVID FERNÁNDEZ SIFRES: (León, 1976) Zuzenbidean lizentziatua da, eta Trafikoko Teknikarien Eskala Goreneko funtzionarioa da. Umeentzako eta gazteentzako liburu ugariren egilea da, eta irabazi ditu sari batzuk ere: Alandar saria 2011n El faro de la mujer ausente lanagatik (Alandar, 127), Ala Delta saria (2012) eta CCEI saria (2013) Un intruso en mi cuaderno lanagatik (ADA, 82) eta Barco de Vapor (2013).
Ibaizabalen Mamuak datoz!, Martetarrak datoz! eta Avante eskola bilduma ditu argitaratuak.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Marrazkilariaren datuak:
CLAUDIA RANUCCI: (Erroma, 1973) ilustratzaile eta diseinatzaile aritzen da bere agentzian. Diseinua eta Ilustrazioa ikasi zuen Urbinoko (Italia) Arte Industrien Goi Mailako Institutuan.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bapo Jauna errinozero maitagarri bat da. Lagun asko ditu, eta lehoiek beldur pixka bat ematen diote.
• Oso istorio sinpleak dira irakurtzen ikasten ari direnentzat. Oso formatu berezia du: orrialdeak zabaldu egiten dira eta ilustrazioa aldatu egiten da, eta ekibokoen jokoak ere baditu.
• Formatu txikikoa da, txikienek erraz erabiltzeko modukoa.
• Letra larriak eta kolore biziak.
• Ilustrazioak sinpleak eta koloretsuak dira, eta irakurle txikien konplizitatearekin jolasten dute, irudietan xehetasunak eta sorpresak erakusteko.
Gaikako kategoria: Abentura | Misterioa/Intriga | Umorea | Ekologia/Ingurumena | Psikologia/Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Kontzientzia soziala, elkartasuna, lankidetza | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Jakiteko nahia, ezagutza.
Ezaguera arloak: Zientzia fisikoak-naturalak | Giza zientziak | Gizarte zientziak | Diziplina artistikoak | Euskara eta Literatura | Balio etikoak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: David Fernández Sifres.
Marrazkilaria: Claudia Ranucci.
Itzulpena: Xabier Olaso.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 168 x 168 mm.
Orrialdeak: 20.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 18 hilabetetik aurrera.