X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Lehiaketako munstrorik okerrena
Produktu berria

Lehiaketako munstrorik okerrena

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-639-2
Kodea: 163584

Salneurria
13,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Berezitasuna, desberdintasuna.
 
Girotzea: Antzoki batean.
 
Laburpena: Albertek lehiaketa batean sartu du Sidney, bere munstro maskota. Hain zuzen ere, Munduko Munstro Maskota Onenaren Lehiaketan! Irabazteko beharrezkoa da….
1 Parasitoz beteta egotea
2 Egundoko kiratsa izatea
3 Oso altu hegan egitea
4 Garatxoz josita egotea
5 Ahotik sekulako sugarrak botatzea!
Sidneyri, ordea, aparrez beteriko bainuak hartzea gustatzen zaio…
 
Egilearen datuak:
 
WILLIAM BEE: Londresen jaiotako idazle eta ilustratzailea da; duela urte batzuk, hiri handia utzi eta Ingalaterrako landazabalera mugitu zen eta, harrezkero, bertan bizi da. Umeentzako liburuak idazteaz gainera, antzinako kirol auto batekin lehiatu ohi da eta eskiatu egiten du.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Irudigilearen datuak:
 
KATE HINDLEY: Haur liburuen ilustratzailea da; Birminghamen bizi da eta bertan lan egiten du, Erresuma Batuan.
 
Ibaizabalen Lagunik onenen gozotegia eta Kale Nagusia, bildumak kaleratu ditu, baita “EZ!” esan zuen zalduna albuma ere.
 
Irudigileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehiaketa formatuaren eta lagun egiteko munstroaren irudiaren bidez, irakurle txikiek ikusiko dute zer garrantzitsua den nortasunari eustea eta masaren portaeratik desberdintzeari beldurrik ez izatea.
• Heziketarik ezarekiko eta zenbait portaera banakorekiko begirada kritikoa.
• Kontakizunak amaiera positiboa du: iraunkortasuna eta nortasuna saritzen dira, nahiz eta ohitura kolektiboen kontra joan.
• Ilustrazio zabalgarria du amaieran (4 orrialdetakoa) eta, horren bidez, epaia iragartzen den unea erakusten da.
• Kate Hindleyren ilustrazio adierazgarriak, informalak eta koloristak.
 
Sustatzen diren balioak: Jakiteko nahia, ezagutza | Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea | Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Umore sena | Enpatia, eskuzabaltasuna.
 
Ezaguera arloak: Gizarte Zientziak, Arte Diziplinak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: William Bee.
Marrazkilaria: Kate Hindley.
Itzulpena: Amets Santxez Munain (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 250 x 260 mm.
Orrialdeak: 44.
Adina: 4 urtetik aurrera.