- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Piknikean doan dinosauro txiki bat gaizki atera daitekeen guztiak arduratzen du.
Girotzea: Zehaztu gabeko natura gunea.
Laburpena:
Kezkasauroak piknik bat antolatu du. Dena dauka prest; hala ere, momentua heltzen denean, bere kezkak ez dio batere onik egiten. Egun zoragarria zirudiena arduraz betetzen hasten da. Eskerrak kezkasauroak bere beldurrak gainditzen dituen eta piknik egun zoragarriaz gozatzen duen.
Egilearen datuak:
RACHEL BRIGHT: Haurrentzako liburuen egile eta irudigile ingelesa da. Ibaizabalen album hauek argitaratu ditu: Barruko lehoia, Koala ahaltsua, Katagorri kaskagogorrak, Otsoko eta etxerako bidea, Gehiago nahi zuen balea eta Besarkadasauroa.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Marrazkilariaren datuak:
CHRIS CHATTERTON: (1982) ilustratzailea da eta haurrentzako liburuak landu ditu, baita ikus-entzunezko animazioa ere.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Errimatutako istorioa.
• Irakurleek dinosauro txikiarekin eta bere lagunekin enpatizatuko dute.
• Kontrolatzen ez dugun guztiagatik ez kezkatzen erakutsiko digu: ez dugu hainbeste pentsatu behar sor daitezkeen arazoetan eta benetakoak ez direnetan; lasaitasuna izan behar dugu eta momentu onez gozatu.
• Irudi erraz eta koloretsuak lasaitasuna eta positibotasuna sortzen dutenak.
• Protagonistaren hausnarketak arazoen konponbidea bilatzera eramango du.
• Bukaera positiboa.
Gaikako kategoria: Sentimenduak / Emozioak | Psikologia / Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Begirunea, elkarrizketa, tolerantzia.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura | Balio etikoak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Rachel Bright.
Marrazkilaria: Chris Chatterton.
Itzultzailea: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 255 x 280 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 3 urtetik aurrera.