X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Katalinen liburu handia zenbakiak, koloreak eta formak
Produktu berria

Katalinen liburu handia zenbakiak, koloreak eta formak

Bilduma: KATALIN

ISBN: 978-84-9106-455-8
Kodea: 120225

Salneurria
14,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Zenbakiak, koloreak eta formak.
 
Girotzea: Gaur egun, protagonisten egunerokotasunean.
 
Laburpena:
Liburu honetan, Katalinek irakurleei 10era arteko zenbakiak, formak eta oinarrizko koloreak irakasten dizkie. Atal bakoitza urtaro bakoitzari buruzko testu errimatu laburrarekin hasten da.
 
Egilearen datuak
 
LIESBET SLEGERS Belgikan jaio zen, eta Arte Grafikoak ikasi zituen, Anberesko San Luka Arte Akademian. Harrezkero, diseinu grafikoan dihardu, buru-belarri, eta haur liburuak ilustratzen ditu. IBAIZABALen zenbait album eta bilduma eman ditu argitara: Txomin, Katalin, Kepa, Libe, Urko, Sagu familia, Kukuka, Akordeoia, Animalia jostalariak, Aurkakoak, Handitan… bildumak, Iufi, mutikoa naiz!, Iufi, neskatoa naiz!, baita Belenen jaio zen haurtxoa eta Halloween festa albumak ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Profil lodiko ilustrazio errazak eta txikienentzako kolore lauak eta alaiak biltzen ditu.
• Aurkezten diren kontzeptuak identifikatzen laguntzen duen tipografia.
• Neurri handiko albuma.
• Irakurlearentzako ikasketa narrazio argiaren eta errazaren bidez.
 
Sustatzen diren balioak: Inguratzen gaituenaren inguruko harridura, ezagutzaren garrantzia, familiaren zaintza, adiskidetasunaren balioa.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura; Natura Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Liesbet Slegers.
Itzulpena: Lierni Ugartemendia.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 250 x 260 mm.
Orrialdeak: 56.
Adina: 3 urtetik aurrera.