X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Kaixo, baserria
Produktu berria

Kaixo, baserria

Bilduma: KAIXO

ISBN: 9788491065692
Kodea: 158767

Salneurria
10,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Xarpa katutxoaren eta bere lagunen eguneroko abenturak.
 
Girotzea: Animaliaren mundua, giza errealitatearen ispilua.
 
Bildumaren laburpena:
Ezagutu baserria, Xarparekin batera. Kartoizko liburua, xehetasunez eta orrialde zabalgarriez beteriko irudi ederrekin.
 
Laburpena:
Gaur baserrian dago Xarpa, eta lagunen bila ari da ukuiluan, oilategian, estalgunean…, norbaitekin jolastu nahi du eta.
 
Egilearen eta irudigilearen datuak:
 
NICOLA SLATER: Irudigile britainiarra da, eta Manchesterren bizi da. 2000. urtetik dihardu irudigintzan, eta publizitaterako, prentsarako eta interneterako lan egin du. Liburu ilustratu eta eleberrietako azal ugariren egilea da. Bere estiloa oso berezia, koloretsua eta jostakina da. Disneyren antzinako arte kontzeptualaren, naturaren eta XX. mendearen erdialdeko estilo modernoaren eragina du. Material tradizionalekin marrazten du, eta, gero, marrazkiak Photoshop-ean eskaneatzen ditu; bertan, koloreztatu eta Wacom tableta erabiliz manipulatzen ditu. Good Illustration agentzia du ordezkari.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburuetako protagonista katutxo bat da; katutxoa lagun taldearekin batzen doa. Taldekide guztiak espezie desberdinetako animaliak dira, nortasun oso zehatza dute eta aniztasunean oinarritzen den gizartearen ispilu izan nahi dute.
• Protagonistak baserri eta zoo batetik egiten duen ibilbidea islatzen dute kontakizunek, eta horien eginkizuna irakurleari ingurunea ezagutzen laguntzea da.
• Animaliek etxeko lanak zuzen banatzen dituzte, oinarrizko higiene ohiturak dituzte edo arte jardueretan errealizatu egiten dira pertsona gisa (pintura, musika).
• Liburu horien bidez, eguneroko bizitzako ohiturak erakusten dira eta higiene ohiturek, etxeko ordenak eta gainerakoekiko errespetuak nolako garrantzia daukaten ulertzen laguntzen dute; horrela, aniztasuna eta berdintasuna sustatzen dira.
• Irudi ederrak, ondo pasatzeko xehetasun txiki ugarirekin.
• Azal hegal zabalgarriek leiho hutsak dituzte, irakurle txikiak eszena bera ezagutzera eman aurretik asmatzeko.
• Amaierako orrialde bikoitzean liburu bakoitzeko protagonista guztiak ageri dira, eta testura eremu bat ageri da.
• Kartoi sendoko liburuak dira eta izkinak moztuta dituzte, txikienek errazago erabiltzeko.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Bizikidetza, gatazken konponketa | Errespetua, elkarrizketa, tolerantzia | Jakin mina, ezaguera | Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea | Sormena, irudimena, norberaren ekimena.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Gizarte Zientziak, Natur Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta irudigilea: Nicola Slater.
Itzulpena: Imanol Salegi Urbieta (Bakun S.L.).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 185 x 185 mm.
Orrialdeak: 14.
Bildumako zk.: 1.
Adina: 2 urtetik aurrera.