X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Jak txikiena
Produktu berria

Jak txikiena

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491069683
Kodea: 173228

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Itxurak ez gaitu besteak baino hobeak ala txarragoak egiten.
 
Girotzea: Nepalgo, Palmir-eko edo Tibet-eko basamortu hotza.
 
Laburpena:
Hain handia den talde baten erdian txikia izateak buruko min handiak eragin ditzake. Nahiz eta hazteko pazientzia izan behar duzula behin eta berriro errepikatu! Baina, batzuetan, egoera zailenek sorpresa izugarria izaten dute atzean. Nork esan du jak txiki batek heroi handi bihurtu ezin duenik?
 
Egilearen datuak:
 
LU FRASER: Sarah Louise Maclean-en pseudonimoa da, umeentzako album irudiztatuaren egile berriarena. Hau bere lehen liburua da.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
KATE HINDLEY: Bristolen (Ingalaterra) bizi den haurrentzako liburuen autorea eta ilustratzailea da. Liburu ugari argitaratu ditu hainbat herrialdetan.
 
Izan ere, Kale Nagusia bildumaren autorea eta ilustratzailea da. «EZ!» esan zuen zalduna, Lehiaketako munstrorik okerrena, Zu eta biok, Izan zu zeu Kosme eta Ez deitu niri Ttotto ttiki! albumak ilustratu ditu Ibaizabalentzat, baita Lagunik onenen gozotegia bilduma ere.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Testu errimaduna.
• Kate Hindley-ren pertsonaiekadierazkorrak, koloretsuak eta atseginak– irakurlearen enpatia bultzatzen dute.
• Testuak kontatzen duen egoeran erabat islatuta ikusiko dute beren burua irakurleek, eta haren konponbideak aukera emango die beren buruarengan konfiantza lortzeko.
• Gatazkaren konponbide positiboa planteatzen du.
• Ekintza garatzeko testuinguruak oso bestelako habitata ematen du ezagutzera.
• Kate Hindley ilustratzaile arrakastatsua dagure katalogoan.
 
Gaikako kategoria: Abentura | Sentimenduak / Emozioak | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza , gatazken ebazpena.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Lu Fraser.
Marrazkilaria: Kate Hindley.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Azal gogorra.
Formatua: 260 x 260 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 4 urtetik aurrera.