X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Izan zu zeu, Kosme
Produktu berria

Izan zu zeu, Kosme

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491068044
Kodea: 170980

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Gaia: Aukeratzeko askatasuna, norbera den modukoa izatea.
 
Girotzea:Animalien mundua.
 
Laburpena:
Kosme ez da beste untxiak bezalakoa. Hala ere, besteen modukoa izaten saiatzen da eta, beste guztiek bezala, berak ere azenarioekin amets egiten duela dio. Azenario handi eta laranjekin. Benetan? Kosmek? Zorionez, Kosme ezberdina izaten ausartuko da, erritmoz eta alaitasunez. Ez dago norbera den modukoa izatea baino gauza hoberik! Laster, gainerako untxiak ere ohartuko dira berezko ametsak dituztela.
 
Egilearen datuak:
 
SIMON PHILIP: (Chichester, 1988) haur literaturako autore britainiar gaztea da, eta lehen hezkuntzako irakaslea. Historian lizentziatu zen Exeterreko Unibertsitatean, eta irakaskuntzak haur literaturarekiko maitasuna berpiztu zuen harengan, bereziki album ilustratuekikoa. Dozena erdi albumen autorea da, eta haietako batzuk urteroko haurrentzako liburu britainiar onenen zerrendetan agertu dira.
 
Idazleari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
KATE HINDLEY: Bristolen (Ingalaterra) bizi den haurrentzako liburuen autorea eta ilustratzailea da. Izan ere, Kale Nagusia bildumaren autorea eta ilustratzailea da. «EZ!» esan zuen zalduna, Lehiaketako munstrorik okerrena eta Izan zu zeu, Kosme albumak ilustratu ditu Ibaizabalentzat, baita Lagunik onenen gozotegia bilduma ere.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Istorioak ikasbide positiboa du: garrantzitsua da erabakiak askatasunez hartzea, eta gure nortasunaren eskakizunen aurka ez egitea; baita garen hori aditzera emateko gai izatea ere, besteek esan dezaketenaren beldur izan gabe.
• Jokaera kolektiboei, ohiturak ezarritakoari edo konbentzioei begirada kritikoa zuzentzen die.
• Kate Hindleyren ilustrazioak adierazkorrak, informalak eta koloretsuak dira.
• «Gora banakotasuna eta ezberdintasuna!: horixe transmititzen digu zoragarriki Simon Philipen istorioak, umore goxoz kontatua» (Red Reading Hub).
• «Izan zu zeu, Kosme familien liburu kuttuna bihurtzeko sortua da. Umorea eta energia darabiltza norbera den modukoa izatearen eta jendetzari ez jarraitzearen aldeko mezu motibatzaileak transmititzeko. Jakinduriaz betetako album ilustratu hau ezin aproposagoa da bizitzan zeharreko bidaiari ekitera doazen gazte abenturazaleentzat!» (Pam Norfolk, Lancashire Evening Post).
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Elkarbizitza, gatazkak konpontzea | Sormena, irudimena, norberaren ekimena | Errespetua, komunikazioa, tolerantzia.
 
Ezaguera arloak: Giza Zientziak, Gizarte Balioak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Simon Philip.
Marrazkilaria: Kate Hindley.
Itzulpena: Amets Santxez Munain (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 260 x 260 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 4 urtetik aurrera.