X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Itsasoa bete arrain

Itsasoa bete arrain

Bilduma: AURKITU

ISBN: 978-84-9106-559-3
Kodea: 151227

Salneurria
12,60 €

Agregar item al pedido
Gaia: Izaki desberdinen arteko elkarbizitza.
 
Girotzea: Etxeko ingurunea animalia humanizatuekin.
 
Bildumaren laburpena:
Elkarreragiteko liburuak; irakurleak azal hegalak altxatzen dituenean, normalean umoretsuak diren eszena harrigarriak ezagutzen ditu. Itsasoa bete arrain lanean, zenbait nortasun eta ezaugarri fisiko ageri dira, eta, amaitzeko, pop-upa.
 
Laburpena:
Itsasoan, arrain pila bat dago: handiak eta txikiak, luzeak eta biribilak, irribarretsuak eta kopetilunak… Eta elkarrekin egiten dute festa!
 
 
Egilearen datuak:
 
CLAUDIA BIELINSKY Buenos Airesen jaio zen eta Parisen bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen, eta, liburuak idatzi eta horietako irudiak egiteaz gainera, margolaria ere bada. Bere koadroak Europako eta Amerikako hainbat galeriatan egon dira erakusgai.
 
Ibaizabalen Aurkitubildumako “Ondo lo egin panpina!”, “Munduko oparirik ederrena”, “Gora mundu guztia!”, “Maletan zer ote?”, “Musuen etxea”, “Otso Txiki gose da”, “Urtaroen erritmoan dantzan” eta “1, 2, 3… Zenbat pikor?” liburuak argitaratu ditu.
 
Egileari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Irudi oso koloretsuak eta informalak, liburuari umore kutsua ematen diotenak eta bilaketaren jolasean murgiltzera animatzen dutenak.
• Testu errimatuak edo erritmikoak, azal hegalak altxatzeko prozesua ere indartzen dutenak.
• Arrainen liburuak amaierako pop-upa du eta ingurune berean dauden eta hain desberdinak diren arrain guztien batasuna sendotzen du; eta irakurleak, behatzeko dituen dohainen bidez, pertsonaien arteko desberdintasunez ohartu ahalko dira.
• Liburu trokelatuak, arku itxuran.
• Kartoizko koadernaketa erresistentea da eta egokia ume txikientzat.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia. Lankidetza. Elkarbizitza. Pertsonen arteko berdintasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natur Zientziak, Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Claudia Vielinsky.
Itzulpena: Uxoa Iñurrieta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Trokelatutako kartonea.
Formatua: 208 x 277 mm.
Orrialdeak: 14.
Adina: 3 urtetik aurrera.