- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Gaia: Animaliak, hegaztiak hain zuzen.
Girotzea: Animalien mundua.
Bildumaren laburpena:Paisaia naturaletan bizidiren animaliak ezagutzeko, liburuan planteatzen diren galderei eta hegal zabalgarriei esker.
Laburpena: Ezagutu hegazti ezberdinak, non bizi diren eta haien arteko harremanak, liburuaren hegalak zabalduz.
Egilearen datuak:
NATALIE MARSHALL liburuen egile eta irudigile australiarra da; haur liburuak argitaratu ditu, ingelesez, zenbait argitaletxetan.
Ibaizabalen, dagoeneko, bilduma bereko beste sei liburu argitaratu ditu: Elurretan, Oihanean, Itsasoan, Basoan, Maskotak eta Lurpean
Egileari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma honen bidez, txikienek mundu naturala hurbiletik ezagutuko dute.
• Testuek hegalak zabaltzeko eta irudiko elementuak bilatzeko gonbita egiten diete irakurleei.
• Letra larriz idatzita daude, irakurketa errazteko.
• Tamaina txikiko kartoizko liburuak dira eta izkina biribilduak dituzte, haur txikiek arriskurik gabe erabil ditzaten. Kartoi lodia dela-eta, iraunkorragoak dira.
• Hegalek ingurunearen elementu harrigarriak erakusten dituzte, eta umore ukitu sotila dute maiz.
Sustatzen diren balioak: Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren babesa | Jakin nahia, ezagutza.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Naturaren Zientziak eta Diziplina artistikoa.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Natalie Marshall.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 152 x 152 mm.
Orrialdeak: 10.
Zenbakia bilduman: 7.
Adina: 12 hilabetetik aurrera.