- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Basoko iratxoekin batera zuhaitz batean ezkutuan dauden izakiak ezagutzea.
Girotzea: Zuhaitz bat. Errealitatea, fantasia ukituarekin.
Laburpena:
Iratxoek haien zuhaitza erakusten digute, larre zabal baten erdian. Galderen bidez eta liburuaren azal hegalak zabalduz, haren ezkutalekuetan gordetzen duen guztia erakusten digute: hontza familiarekin lo kuluxka egiten, arratoitxoaren urtebetetze jaia, urtxintxa askaria maitagarriarekin partekatzen.
Egile eta marrazkilariaren datuak:
Marianne Dubuc. Diseinu Grafikoa ikasi zuen Kanadan, eta haur literaturaren munduan 2006an hasi zen. Umeentzako hainbat albumen egile eta ilustratzailea da, eta 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte bere lanak. Edelvivesen Un elefante se balanceaba argitaratu du.
Nabarmentzeko alderdiak:
- Kartoizko liburuak, azal hegaldunak eta ertz biribildunak, oso egokiak ume txikientzat.
- Letra larriak, irakurterrazagoa izateko.
- Ilustrazio samurra, kolore lau eta alaidunak.
- Protagonistak animaliak dira.
- Testuek irakurleari azal hegalak zabalduz irudiko elementuak bilatzeko eskatzen diote.
- Azal hegalek ingurunearen elementu harrigarriak erakusten dituzte eta, sarritan, umore ukitu gozoa dute.
- Natura maitatzeko eta haren sekretu guztiak ezagutzeko bilduma.
Gaikako kategoria: Misterioa / Intriga | Ekologia / Ingurumena.
Sustatzen diren balioak: Jakin nahia, ezagutza.
Ezaguera arloak: Fisika eta Natur Zientziak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Marianne Dubuc.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea azal-hegalekin.
Formatua: 180 x 180 mm.
Orrialdeak: 26.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 2 urtetik aurrera.