X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Grizzly birusa
Produktu berria

Grizzly birusa

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-796-2
Kodea: 168694

Salneurria
12,95 €

Agregar item al pedido
Gaia: Adiskidetasun interesatua, gutizia, fantasia eta umorea.
 
Girotzea: Edozein hiritan.
 
Laburpena:
A... AAA... Atxis!
Lore Musutxok doministiku egiten duenean, denak ateratzen dira ihesean. Zergatik?, jakin nahiko duzue ziurrenik. Bada, doministiku egiten duen bakoitzean, Loreri GRIZZLY bat ateratzen zaiolako sudurretik.
A... AAA... Azkar, zoazte ihesi hemendik!
 
Egilearen datuak:
 
ÉMILIE CHAZERAND: Estrasburgon jaio zen, 1983an.Erizain lanetan jardun zuen, liburuekiko grinak harrapatu aurretik. Bere iritziz, idaztea pertsonak zaintzeko beste modu bat da, bereziki umeak zaintzeko beste modu bat. Helduentzako fantasiako bost bolumenen serie baten egilea da; halaber, txikienentzako albumak argitaratzen ditu Benjamins Median eta Sarbacanen.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>Sakatu HEMEN<<<.
 
Irudigilearen datuak:
 
AMANDINE PIU: Piupiu ezizena erabiltzen duena, ilustratzailea da, eta Sardinian jaio zen, 1982an. Karrera Lyonen hasi zuen, Ikusizko Komunikazioarekin, eta, ondoren, Dekorazio Arteak ikasi zituen Estrasburgon. Amandine oso ezaguna da Piubs bildumagatik; marka ospetsuen iragarkiak erabiltzen ditu ilustrazio dibertigarriak eta ez oso konbentzionalak egiteko.
 
Irudigileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>Sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Umorez beteriko istorio zentzugabea.
• Umorezko eta alegiazko gertakari baten bidez, gutizia eta adiskidetasun faltsua zer diren erakusten du.
• Neskatoaren benetako afektuaren eta hartzen fabrikako jabearen artean elkarrekikotasunik ez dagoela erakusten da.
• Ilustrazio oso adierazgarriak; horiek umorea ematen diote liburuari.
 
Sustatzen diren balioak: Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea | Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Umore sena | Enpatia, eskuzabaltasuna | Bizikidetza, gatazken ebazpena.
 
Ezaguera arloak: Gizarte Zientziak, Arte Diziplinak, Euskara eta Literatura, Fisika eta Natur Zientziak, Etika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Émilie Chazerand.
Marrazkilaria: Amandine Piu.
Itzulpena: Amets Santxez Munain (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 230 x 290 mm.
Orrialdeak: 30.
Adina: 4 urtetik aurrera.