X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Gora mundu guztia!

Gora mundu guztia!

Bilduma: AURKITU

ISBN: 9788491062479
Kodea: 116983

Salneurria
12,60 €

Agregar item al pedido
Gaia: Goizez itzartzeko eta gauez lotara joateko ohiturak / Animaliak
 
Girotzea: Animalien mundua.
 
Bildumaren laburpena:
Aurkitu bildumak, azal hegalen bidez, aukera ematen du eguneroko ohituren funtsezko kontzeptuekin ohitzeko eta itxuren atzetik dauden istorioak ezagutzeko.
 
Liburuaren laburpena:
Txoritxo bat leku guztietatik doa animaliak itzartzen, berandu egin ez dakien, eta azal hegal bakoitzaren azpian, guztiek eskatzen diote lo egiten uzteko. Txoritxo zaratatsua atseden hartzera doa bere lanaren ondoren, eta, orain, animaliek itzartu egin nahi dute.
 
Egileen datuak:
 
ÉMILE JADOUL irudigile belgikar ospetsuak irakurle gazteenentzat egiten du lan, batez ere.
IBAIZABALen Ipurtargia,  Zirrara eta Kiriketan bildumetan argitaratu du.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Ondo lo egin, panpina! eta Gora mundu guztia! liburuak atseginez aztertzen dituzte loaren ohiturak (itzartzea eta lokartzea).
• Ilustrazio soilak eta koloretsuak, irakurleek erraz identifikatzeko modukoak.
• Irakurleen jakin mina sortuko duten naturako elementuak eta animaliak aurkezten dira.
• Testuek bidea ematen dute umearekin interakzioan aritzeko eta gure irakurle txikiei galderak eginarazten dizkie haien inguruari buruz.
• Azal hegalek irakurlea irakurketarako dinamika aktiboan murgiltzen dute.
 
Sustatzen diren balioak:
Ohiturekin ohitzea, mundua ezagutzeko jakin mina, irakurketa interakzioan jarduteko jolas gisa, naturaren ezaguera, seguru sentitzearen balioa, familia afektua.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak, Gizarte Zientziak eta Matematika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Émile Jadoul.
Itzulpena: Uxoa Iñurrieta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 165 x 205 mm.
Orrialdeak: 18.
Zenbakia bilduman: 4.
Adina: 3 urtetik aurrera.