- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Gaia: Haurren lehen ohiturak ikastea.
Girotzea: Eguneroko bizitza: animaliak.
Bildumaren laburpena:
Txikienek lehenengoz egin behar diete aurre ulertzen ez dituzten eta beldurtzen edo urduri jartzen dituzten egoera batzuei. Eguneroko ikaskuntzan, ohitura berriak berenganatu behar dituzte.
Liburuaren laburpena:
Ez joan, amatxo! Beste besarkada bat nahi dut. Zurekin joan nahi dut, aitatxo.
Aitarengandik eta amarengandik banatzen ere ikasi egiten da. Liburu honetako protagonistek gurasoei agur esaten ohitu behar dute eskolara joaten direnean.
Egilearen eta irudigilearen datuak:
Thierry Bedouet (1970) irudigile frantziarra da; umeentzat marratzeaz gainera, komikiak eta gazteentzako istorioak ere egiten ditu. Naturarekin kezkatsua da. Argitaletxe pare bat ere sortu ditu.
Informazio gehiagorako:
Nabarmentzeko alderdiak:
• Beldurrak gainditzen eta oinarrizko ohiturak ikasten laguntzen duten liburuak.
• Egoeren segida, non zenbait pertsonaiak egoera berari egin behar baitiote aurre eta erreakzio desberdinak baitituzte.
• Gatazkak modu atseginean eta dibertigarrian planteatzen dira.
• Protagonistak animaliak dira.
• Kolore lauen eta alaien ilustrazio arrunta.
• Azal gogorreko eta iraunkorreko liburuak, ertz biribilduekin; oso egokiak ume txikientzat.
• Azal hegalak ditu orrialde bikoitz bakoitzean, eta horiek ilustrazioaren eszena aldatzen dute tiratzen diren bakoitzean.
Sustatzen diren balioak: lehen ohiturak ikastea; autonomia eta gizarte trebetasunak garatzea; beldurrei aurre egiteko trebetasunak garatzea; animaliaren mundua ezagutzea, naturarekiko eta inguratzen gaituen munduarekiko interesa.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Thierry Bedouet.
Itzulpena: Leire Mendizabal.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 200 x 170 mm.
Orrialdeak: 14.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 12 hilabetetik aurrera.