- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Gehiago nahi zuen balea
Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK
ISBN: 978-84-9106-969-0
Kodea: 173229
Salneurria
17,90 €
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Jabetzak izatea zoriontasuna aurkitzeko.
Girotzea: Denbora gabe. Ozeano batean.
Laburpena:
Albik bere bidean aurkitzen dituen objektuak biltzen dituen balea da; itsasoan beldur diote dena hartzen duelako. Hala ere, duen guztia edukita ere, ezerk ez dio zoriontasuna ematen eta ez dago gustura bere buruarekin. Kattin karramarroak hausnartzera bultzatuko du, ea zergatik hartzen dituen hainbeste objektu. Albi hartu duen guztia itzultzen hasiko da eta bakea eta lasaitasuna itzuliko dira itsasora.
Egilearen datuak:
RACHEL BRIGHT: Haurrentzako liburuen egile eta irudigile ingelesa da. Ibaizabalen album hauek argitaratu ditu: Barruko lehoia, Koala ahaltsua, Katagorri kaskagogorrak, Otsoko eta etxerako bidea, Besarkadasauroa eta Kezkasauroa.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Marrazkilariaren datuak:
JIM FIELD: Irudigilea da, pertsonaien diseinatzailea eta animazio zuzendaria. Ibaizabalen Hartz eta Untxi bildumako liburuak eta Barruko lehoia, Koala ahaltsua, Katagorri kaskagogorrak, eta Otsoko eta etxerako bidea albumak kaleratu ditu.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Formatu handiko liburua.
• Irudi oso adierazkorrak ditu, eta horiek pertsonaia bakoitzarekin enpatizatzen laguntzen dute.
• Errimadun testua du, eta horrek erritmoa eta musikaltasuna ematen dizkio kontakizunari.
• Albiren istorioak muturreko kontsumismoaz ohartarazten gaitu, egungo arazo bat, inoiz ez gaude ase, eta daukaguna baloratzera garamatza, batez ere hurbilekoen konpainiaz gozatzera.
Gaikako kategoria: Umorea | Sentimenduak / Emozioak | Ekologia / Ingurumena | Psikologia / Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Enpatia, eskuzabaltasuna | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala.
Ezaguera arloak: Zientzia fisiko-naturalak | Euskara eta Literatura | Balio etikoak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Rachel Bright.
Marrazkilaria: Jim Field.
Itzultzailea: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 245 x 305 mm.
Orrialdeak: 40.
Adina: 4 urtetik aurrera.