- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte

Gabon, baserriko lagunok!
Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK
ISBN: 9788413701813
Kodea: 183580
Salneurria
11,00 €
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Ohera joan aurreko ohiturak.
Girotzea: Baserrian.
Laburpena:
Baserriko abereak lotarako prestatzen ari dira: txitatxoak plisti-plasta egiten du bainuontzian, ahatetxoak mokoa garbitzen du, behitxoak bere pijama gogokoena jantzten du... azal-hegalak dituen liburua eta sorpresatxoak, lo goxo-goxo egiteko!
Egileren datuak:
Danielle McLean: Umeentzako liburuen editorea da. Londresko hego-ekialdean bizi da. Hogeita hamar liburu baino gehiago idatzi ditu; gehienak, irakurle aurrekoei zuzenduak. Idazten eta umeentzako liburuak editatzen ari ez denean, ballet eskola batean egon daiteke, haurtzaroan izan zuen beste ametsa betetzen.
Marrazkilariaren datuak:
Gareth Williams: Hillingdon-en jaio zen, Londres mendebaldean, baina, 2 urte zituenean, Galesko hegoaldeko haranetara joan zen bizitzera. Gazterik du gogoko marraztea. Ilustrazioa ikasi zuen Swansea Metropolitan-en, eta papergintzaren eta zorion txartelen enpresa nagusiekin lanean hasi zen. Orain, ilustratzaile freelance-a da.
Nabarmentzeko alderdiak:
- Kartoizko liburua, lotara joan aurreko ohiturei buruzko azal hegalduna.
- Errimadun testua du, eta horrek erritmoa ematen dio kontakizunari.
- Testuak eguna amaitzeko zenbait ohitura onuragarriren berri ematen die umeei. Hurrenkera honetan: bainatzea, pijama janztea, afaltzea, hortzak garbitzea eta lo egin aurretik tarte batez irakurtzea.
- Protagonistek ohitura horiek pozik eta gustura egiten dituztela transmititzen dute.
- Orrialdeak pasatzean, ezkerreko irudian, bost animalia trokelatuak, lotara joan aurreko ohiturak betetakoan, ohean banan-banan sartzen doazela ikusiko dugu, harik eta azalean dagoen irudia osatzen duten arte.
Gaikako kategoria: Psikologia/Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Jakiteko nahia, ezagutza | Osasuna, ohitura osasungarriak.
Ezaguera arloak: Giza zientziak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Danielle McLean.
Marrazkilaria: Gareth Williams.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 180 x 190 mm.
Orrialdeak: 14.
Adina: 2 urtetik aurrera.