X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Ezkutalekua
Produktu berria

Ezkutalekua

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491068860
Kodea: 171708

Salneurria
13,00 €

Agregar item al pedido
Gaia: Haur baten irudimenak duen gaitasun sortzailea.
 
Girotzea:Hiriko parke bat.
 
Laburpena:
«Hannah, non zaude?», galdetu du ahots batek. Baina Hannah ez da azaldu. Parkean dago, baina oso lanpetuta dabil, antza. Beldarrak eta makilak bildu, arku bat eta geziak egin, eta hostoz ohe bat eraiki behar du. Zuhaixken sakonean, berarentzako eta Izaki Iletsu Bitxia kidearentzako gordeleku ezkutu bat sortu du. Elkarrekin, suaren gainera makurtu dira, beren mundu txikian murgilduta.
Album ilustratu zoragarri honek Maurice Sendaken Piztiak bizi diren lekuan liburua gogorarazten du zenbait unetan eta, gu mundu berritara eramateko, irudimena zein boteretsua den erakusten digu.
 
Egilearen datuak:
 
SUSANNA MATTIANGELI: (Erroma, 1971) Artearen Historian lizentziaduna da, eta antzerkian jardun izan du bizitza osoa. Gaur egun, haurrei zuzendutako tailerrak egiten ditu: eskulanak, kontaketa-teknikak eta luzaroan bere espezialitatea izandako stop-motion animazioa. Hamar album ilustratu eta haurrentzako ipuinen egilea da.
 
Idazleari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
FELICITA SALA: Ilustratzaile autodidakta da. Filosofia eta hizkuntzak ikasi zituen Australian, baina gero irudiak sortu nahi zituela erabaki zuen. Italiara aldatu zenetik, stop-motion animazioko proiektutan lan egin du, bere bikotekide Gianluca Maruotti ilustratzailearekin batera. Baina liburu ilustratuak egitea du pasio. Haren esanetan, naturan, haurrengan, XX. mendearen erdialdeko ilustrazioetan, herri-artean eta arkitekturan aurkitzen du inspirazioa.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Haurren irudimenari eta amesteko gaitasunari buruzko testu liluragarria.
• Haurrekiko komunikazioa sustatzen du, asko gozatuko baitute istorioan zer den erreala eta zer irudizkoa adieraziz.
• Istorioak haurrei nahi dutena izan daitezkeela erakusten die. Eta zein dibertigarria den irudimena dantzan jartzea, besteek zu arrarotzat jo arren.
Felicita Salaren ilustrazio zoragarriak zehaztasun handikoak dira, eta kolorearen erabilera zorrotza dute bereizgarri nagusi. Kontaketari erritmoa ematen diote, eta irakurleak irudizko mundu horretara daramate.
 
Sustatzen diren balioak:
Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Sormena, irudimena, norberaren ekimena | Ausardia, irmotasuna.
 
Ezaguera arloak: Giza Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Susanna Mattiangeli.
Marrazkilaria: Felicita Sala.
Itzulpena: Amets Santxez Munain (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 229 x 279 mm.
Orrialdeak: 48.
Adina: 5 urtetik aurrera.