X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

“EZ!” esan zuen zalduna
Produktu berria

“EZ!” esan zuen zalduna

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-638-5
Kodea: 163402

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Gaia:Ez esaten ikastea, adiskidetasuna.
 
Girotzea:Mundu fantastikoa.
 
Laburpena:
Ned-ek beti egiten du eskatzen diotena, Bere gurasoek jostailuak gorde ditzan, bildumak batu ditzan edo ohera joan dadin nahi dutenean, irribarre batekin egiten du. Eta dragoia gauez iristen bada, barruan ezkutatzen da, esaten dioten bezala. Baina, goiz batean, «bai» erantzun beharrean Nedek «EZ!» erantzun du: EZ dio aitari lagunduko ezkutua, gezia edo arkua bilatzen, eta EZ erantzungo dio denari. Eta, gau horretan, dragoia gaztelura heltzen denean, Ned EZ da barruan ezkutatuko!
 
Egilearen datuak:
 
LUCY ROWLAN: Cheltenham-en hazi zen, baina, gaur egun, Londresen bizi da, eta bertan dihardu lanean, umeentzako logopeda lanetan. Hizkuntza zale amorratua da, eta umeekin lan egiten asko gozatzen du; hori dela eta, badirudi bide naturala haur literatura idaztea zuela.
 
Irudigilearen datuak:
 
KATE HINDLEY: Haur liburuen irudigilea da; Birminghamen bizi da eta bertan lan egiten du, Erresuma Batuan.
 
Ibaizabalen Lagunik onenen gozotegia bildumako liburuak argitaratu ditu.
 
Irudigilearen argibide gehiagorako, >>>bisitatu bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu irudiduna, Kate Hindleyren estilo informalarekin eta koloretsuarekin.
• Errimadun eta erritmodun testua; memorizazioa errazten du eta irakurketari ukitu dibertigarria ematen dio eta arindu egiten du.
• Irakurlea ume protagonistaren jarrera “bihurria”rekin identifikatuta sentituko da.
• “Ez dut nahi” etapa islatzen da; etapa horretan ume txikiek beren autobaieztapena garatzen dute. Nedekin ikusiko dugu “ez” esaten ikastea ondo dagoela, baina ez beti…
• Dragoiarekiko adiskidetasunak irakurlearen interesa erakarriko du. Gainera, dragoi gizatiartua literatura baliabide bikaina da eta egileak eta irudigileak hura garatzen asmatu dute (testuak bakarrik sentitzen dela dio, eta irudiek dragoia triste dagoela erakusten dute).
• Irudiak oso adierazgarriak dira, eta pertsonaiek umorea eta samurtasuna dituzte ezaugarri.
 
Sustatzen diren balioak:Bihurrikeria, autobaieztapena, autoestimua, adiskidetasuna, familia / Gatazken konponketa eta ekimen pertsonala.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Gizarte Zientziak, Balio Etikoak, Giza Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Lucy Rowland.
Marrazkilaria: Kate Hindley.
Itzulpena: Amets Santxez Munain (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 250 x 290 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 4 urtetik aurrera.