X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Ez deitu niri Ttotto ttiki!
Produktu berria

Ez deitu niri Ttotto ttiki!

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491069362
Kodea: 172696

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Gurasoekiko autonomia, adiskidetasuna eta lotsa.
 
Girotzea: Eguneroko bizitza, txakurraren ikuspegi gizatiartutik.
 
Laburpena: Txakurtxo bati buruzko album ilustratu bat da. Txikia balitz bezala tratatzen dutenean eta ezizen pinpirin barregarriz deitzen diotenean nola sentitzen den kontatzen du. Istorio honetako protagonista parkera joaten da jabearekin, eta lotsa handia pasatzen du han, jabeak, maitasunez, «Ttotto ttiki» deitzen dionean. Beste txakurrek barre egiten diotela sumatzen du, eta oso-oso txiki sentitzen da. Hala ere, egun batean, gainerako txakurrekin jolasean ibili ondoren, entzungo du gainerako txakurren jabeek ere hitz irrigarriak erabiltzen dituztela haien txakurrei deitzeko, eta etsita begiratuko diete txakurrek elkarri. Protagonista hobeto sentituko da, eta amaieran onartuko du pixka bat gustatu ere egiten zaiola pribatuan mimoak jasotzea.
 
Egilearen datuak:
 
SEAN TAYLOR: Umeen literaturan aritzen den egile britainiarra da. Bristolen bizi da, familiarekin. Umeentzako 40 lan baino gehiago ditu argitaratuak, eta haietako batzuk sektoreko profesional entzutetsuek ilustratutakoak dira.
 
Ilustratzailearen datuak:
 
KATE HINDLEY: Bristolen (Ingalaterra) bizi den haurrentzako liburuen autorea eta ilustratzailea da. Izan ere, Kale Nagusia bildumaren autorea eta ilustratzailea da. «EZ!» esan zuen zalduna, Lehiaketako munstrorik okerrena, Zu eta biok eta Izan zu zeu Kosme albumak ilustratu ditu Ibaizabalentzat, baita Lagunik onenen gozotegia bilduma ere.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Irakurlearen eta txakurtxoaren enpatia sorrarazten duen istorio bat da. Helduez lotsatzen da bere maila berekoekin elkartzen denean.
• Testua umoretsua da, hiperbolikoa, eta ilustrazioak indartu egiten du tonu hori ukitu informalaren bidez.
• Pertsonaiak oso adierazkorrak dira, eta horrek lagundu egiten du protagonista den pertsonaiaren eta haren lagunen sentimenduak ulertzen.
• Ikuspegi bisuala txakurren altueran dago, umeen antzekoa den altueran alegia, eta helduak (bigarren mailako pertsonaiak) erdizka daude adierazita.
• Liburua harmonia handikoa da eta irakurketan laguntzeko errotulu bidezko testu ugariek aberastu egiten dute. Batzuetan, txakurren arteko elkarrizketen bunbuiloak izaten dira errotulu bidezko testu horiek.
 
Gaikako kategoria: Umorea | Sentimenduak / Emozioak | Gizartea / Historia / Gaur egungo mundua | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Bizikidetza, gatazkak konpontzea | Arraza aniztasuna, kulturaniztasuna | Begirunea, elkarrizketa, tolerantzia | Umorea.
 
Ezaguera arloak: Giza zientziak | Gizarte zientziak | Diziplina artistikoak | Gorputz hezkuntza | Euskara eta Literatura | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Sean Taylor.
Marrazkilaria: Kate Hindley.
Itzulpena: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 270 x 240 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 4 urtetik aurrera.