X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Egun bat Mozar familiarekin
Produktu berria

Egun bat Mozar familiarekin

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail GORRIA

ISBN: 9788491069959
Kodea: 178856

Salneurria
10,62 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Ohi bezalako eguna jazarpen eta jolas egun bilakatzen da Mozar familian.
 
Girotzea: Gaur egun. Etxe baten barruan.
 
Laburpena:
Mozar jauna musikaria da, etxekogizona, sagitarioa eta ehun kilo pisatzen du. Goiz batean, kanta berri batean lan egin eta haur txikia zaintzen duen bitartean, semea ez dela eskolara joan konturatzen da. Indiar tribu batek bahitu nahi duela dio Wolfranek. Bat-batean, txirrinak jo du…! Lau indiar dira! Eta harrapatzera datoz!
 
Egilearen datuak:
 
DANIEL NESQUENS: (Zaragoza, 1967) haur literaturan espezializatuta dagoen idazlea da. Zentzugaberantz jotzen duen umorean oinarritzen da, eta egunerokotasunetik edaten du. Bere lana haur eta gazte literaturako literatura sari ugarirekin aintzatetsi dute, besteak beste, lau aipamen berezi jaso ditu: White Raven, Barco de Vapor saria edo haur eta gazte literaturako Anaya saria.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
BEATRIZ CASTRO: (1972) Logroñon jaio zen, 1985ean. Ilustrazioaren goi mailako gradua ikasi zuen Logroñoko ESDIRen. Laster jakin zuen gogokoen zuena marraztea zela, eta irudigile lanetan hasi zen. Gaur egun, zenbait argitaletxerekin dihardu elkarlanean.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Narrazio ikuspegiak abentura zerbait erreal gisa ikusteko ideia nabarmentzen du, umeek beren jolasean sartu eta imajinatzen dutena erreala denaren planoan egongo balitz bezala bizitzen duten moduan.
• Umorez josita dago istorioa, eta irakurraldia arina da.
• Familia rol alternatiboak aurkezten ditu gozotasunez.
• Haur jolasa sinesgarritasunez irudikatzen du, eta ilustrazioek proposamen horri jarraitzen diote, eta, horretarako, mugimendu neurrigabea eta ukitu komikoa ematen ditu.
 
Sustatzen diren balioak: Umorea, dibertsioa, jolasa | Familia, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak | Sormena, irudimena | Enpatia | Haur jolasak | Familia- eta gizarte-rolak gainditzea.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura | Diziplina artistikoak | Balio etikoak eta zibikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Daniel Nesquens.
Marrazkilaria: Beatriz Castro.
Itzultzailea: Xabier Olaso.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 40.
Zenbakia bilduman: 24.
Adina: 5 urtetik aurrera.