X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Dragoi aita-semeak

Dragoi aita-semeak

Bilduma: ZUHAITZ-ETXEKO ISTORIOAK

ISBN: 978-84-9106-641-5
Kodea: 163532

Salneurria
14,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Dragoi aitak semeari etxe batzuk erre behar dituela esaten dio; dragoi gazteak ordea ez ditu gizakien etxeak erre nahi, hauek onak baitira berarekin.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
Aitari benetako dragoia dela frogatzeko, Strokkurrek auzoko herriko etxe batzuk erre behar ditu. Tradizioak hala agintzen du! Baina Strokkur ez dago oso pozik. Nekez botatzen du sua, eta garrantzi gabeko gauzaren bat egiteko soil-soilik, ahoratzeko barraskiloren bat edo beldarren bat erretzeko, adibidez. Jakingo ote du bere milurteko familia zaharrari ohore egiten?
 
Egilearen datuak:
 
ALEXANDRE LACROIX: 1975en jaio zen Frantzian. Bere haurtzaroa Parisen igaro zuen, eta, 1988an Pariseko politika institutuan lortu zuen titulua. Urrats batzuk egin zituen literatura irakasle moduan eta 2006an Philosophie aldizkaria sortu zuen. Bere lan gehiena helduen literaturan zentratzen den arren, haurrentzako liburu batzuk ere argitaratu ditu.
 
Idazleari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
RONAN BADEL: 1992an Auray-n (Bretainia) jaioa eta arte ederretan diplomatua. Hainbat urtetan zehar arte irakasle modura aritu ondoren, bere ibilbide profesionala liburu ilustratu eta komikien sorkuntzara bideratu du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Norberaren buruarekiko segurtasuna.
• Mundu plurala dela eta elkarri lotuta gaudela planteatzen da.
• Elkarren arteko ideien trukaketa eta besteen iritziak errespetatzea.
• Ezberdinarekiko errespetua.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, arazoak gainditzea, bizikidetza, beste kulturekiko harremana eta errespetua.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Alexandre Lacroix.
Marrazkilaria: Ronan Badel.
Itzulpena: Jesus Otzerinjauregi.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 270 x 200 mm.
Orrialdeak: 40.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 3 urtetik aurrera.