X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Dinosauroei buruzko egia
Produktu berria

Dinosauroei buruzko egia

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-561-6
Kodea: 157909

Salneurria
14,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Dinosauroak.
 
Girotzea: Dinosauroen kontakizuna, gaur egunetik kontatuta.
 
Laburpena:
Oilo batek burlaz kontatzen du dinosauroen familiatik datorrela. Familia album baten bitartez, dinosauroen bizitza kontatzen du eta guztiak nola desagertu ziren. Beno, beraiek izan ezik: Gallus gallus domesticusak.
 
Egilearen datuak:
 
GUIDO VAN GENECHTEN: Mol-en (Belgika) jaio zen, 1957. urtean. Marrazketa, margolaritza, diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi zituen Hasselt-eko Arte Ederren Akademian. 1998. urtean, haurrentzako egin zuen liburu batek sari bat irabazi zuen, eta horrek hasiera eman zion haren karrerari. Haren lanak herrialde askotan argitaratu dituzte, nola mendebaldeko herrialdeetan hala ekialdekoetan.
 
Ibaizabal argitaletxean BatIkusi-MakusiPixkanaAnimaliakeriaketa Bikote bitxiakbildumak argitaratu ditu, bai eta “Maitagarria zarelako” eta “Pixontziaren kontzertua” albumak ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Modu apalean aurkezten dira dinosauroen familia nagusiak.
• Dinosauroen desagerpenari buruzko kontakizuna, umore ukituaz.
• Irudi dibertigarriak dituen argazki albumaren bidez kontatutako istorioa.
• Zabalkundeko informazioa eta fantasia eta umore ukituak nahasten dira.
 
Sustatzen diren balioak: Umore sena. Jakiteko nahia, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Natura Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Guido Van Genechten.
Marrazkilaria: Guido Van Genechten.
Itzulpena: Edu Zelaieta Anta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 235 x 325 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 4 urtetik aurrera.