Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Chitty Chitty Bang Bang

Chitty Chitty Bang Bang

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-991-1
Kodea: 178844

Salneurria
15,90 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Pott familiaren abentura eta haien kotxe hegalari magikoa.
 
Girotzea: Ingalaterra eta Paris.
 
Laburpena:
Pottarren aita asmatzaile berezia da eta auto zahar bat konpondu du, Chitty-Chitty-Bang-Bang deitu diote arrankatzerakoan egiten dituen zaratengatik. Autoak ezusteko gaitasunak erakutsiko ditu, hala nola hegan egitea eta nabigatzea. Ibilgailu zoragarri honen barruan Pott familiak abentura sinestezinak biziko dituzte eta haren laguntzarekin lapur talde baten planak zapuztuko dituzte.
 
Egilearen datuak:
 
IAN FLEMING: (London, 1908-Canterbury, 1964) britaniar kazetari eta idazle ospetsua izan zen, James Bond agente sekretua sortu zuen; agentea protagonista izan zen hamahiru liburuetatik lehena Casino Royale izan zen, 1953an argitaratua. 1964an Chitty-Chitty-Bang-Bang idatzi zuen, lo egiteko bere seme Casparrentzat asmatu zituen liburu bolumenetako hirutan sartua.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
STEVE ANTONY: egun britaniar liburu ilustratzailerik salduena eta sarituena da.
 
Moldatzailearen datuak:
 
PETER BENTLY: 2011n Roal Dahl Funny Prize saria lortu zuen idazle britaniar arrakastatsua da.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Haur literatura lan klasiko baten moldaketa. Ian Flemingek idatzia bere seme Casparrentzat, 1964an argitaratu zuen Jonathan Capek, egilea hil eta hilabete bitara.
• 1968an zinemara eraman zen, arrakasta handiarekin, Chitty-Chitty-Bang-Bangen moldaketa. Gidoia haur literaturan lekua egiten ari zen idazle batena zen, Roald Dahl, eta filmaren zuzendariarena ere, Ken Hughes.
Ilustrazio adierazgarri eta koloretsuek istorio zoragarri hau erakararriagoa egiten dute.
 
Gaikako kategoria: Abentura | Misterioa / Jakinmina | Sentimenduak / Emozioak | Fantasia / Zientzia fikzioa.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Enpatia, eskuzabaltasuna | Adorea, zailtasuna | Bakea, askatasuna, justizia.
 
Ezaguera arloak: Zientziak fisiko-naturalak | Giza zientziak | Arte disziplinak | Balio etikoak | Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Ian Fleming.
Marrazkilaria: Steve Antony.
Moldatzailea: Peter Bently.
Itzultzailea: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 255 x 280 mm.
Orrialdeak: 36.
Adina: 5 urtetik aurrera.