X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Besarkadasauroa
Produktu berria

Besarkadasauroa

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-992-8
Kodea: 178845

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Dinosauro txiki batek bere lagunei irakasten die arazoak samurtasunez konpondu behar direla.
 
Girotzea: Zehaztu gabeko natura gunea.
 
Laburpena:
Besarkadasauro txiki lehen aldiz atera da beste sauroekin jolastera. Laster asko dibertitzen den talde bat aurkitu du, baina hasieran jolasa dena, azkar haserre eta oihu bihurtzen da. Besarkadasauroak bere amak gomendatzen diona egingo du: besarkadak, dena bere onera itzultzeko.
 
Egilearen datuak:
 
RACHEL BRIGHT: Haurrentzako liburuen egile eta irudigile ingelesa da. Ibaizabalen album hauek argitaratu ditu: Barruko lehoia, Koala ahaltsua, Katagorri kaskagogorrak eta Otsoko eta etxerako bidea.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
CHRIS CHATTERTON: (1982) ilustratzailea da eta haurrentzako liburuak landu ditu, baita ikus-entzunezko animazioa ere.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Errimatutako istorioa.
• Irakurleek dinosauro txikiarekin eta bere lagunekin enpatizatuko dute.
• Istorio honek erakusten digu besteekin arazoren bat badugu, haserretu eta borrokatzea ekidin behar dugula: beti da hobea maitasunez eta besarkada batekin konpontzea.
• Irudi erraz eta koloretsuak lasaitasuna eta positibotasuna sortzen dutenak.
• Protagonistaren hausnarketak arazoen konponbidea bilatzera eramango du.
Bukaera positiboa.
 
Gaikako kategoria: Sentimenduak / Emozioak | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Begirunea, elkarrizketa, tolerantzia.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Rachel Bright.
Marrazkilaria: Chris Chatterton.
Itzultzailea: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 255 x 280 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 3 urtetik aurrera.