X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Bazen behin baso magiko bat
Produktu berria

Bazen behin baso magiko bat

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-560-9
Kodea: 151268

Salneurria
14,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Ohiko maitagarrien ipuinen omenaldia eta parodia.
 
Girotzea: Grimm anaien istorioetako ohiko basoa.
 
Laburpena:
Kapa Orlegitxok Rapunzel-ek antolatu duen jaira heldu nahi du. Ibilbidean, haur ipuin tradizionalen irakurleek ezagutzen dituzten pertsonaia batzuekin egingo du topo: hiru txerriekin, Edurnezuri ipuineko sorginarekin, Urrezko Marikixkurren hiru hartzekin, hamabi printzesa dantzariekin etab. Topaketa bakoitzean, egileak bere asmamena erakusten du eta pertsonaien istorio ofiziala aldatu egiten du. Kapa Orlegitxok jaira heltzea lortu du; benetako ospakizuna da, ipuinetako protagonistez josia.
 
Egilearen datuak:
 
CHRIS RIDDELL Ilustrazioa ikasi zuen Brightonen. Haren karikaturazko irudiak, xehetasun liluragarriak eta sarri erabiltzen dituen fantasiazko elementuak haurrei nahiz helduei zuzenduta daude. Haren irudiek sari ugari jaso dituzte (Unesco, Kate Greenaway...). Politika gaien marrazkilari ospetsua ere bada, hainbat egunkaritan (The Observer eta The Economist) eta aldizkaritan.
 
Ibaizabalen Ottoline eta Ada Goth bildumak argitaratu ditu: Ottoline eta Azeri Morea; Ottoline eta kateme horia; Ottoline eskolara doa; Ottoline itsasoan; Ada Goth eta sagu mamua; Ada Goth eta Ilargi Hilaren Jaialdia, Ada Goth eta ulu misteriotsuak, Ada Goth eta sinfonia beldurgarria. Eta baita ere Marrazki bat eguneko liburu berezia.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Ottoline eta Ada Goth bilduma arrakastatsuen egilearen eta irudigilearen liburu berria. Lan bakoitzarekin, nazioarte mailan aintzatespen gehiago lortzen doa. 65.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Instagramen eta 30.000 inguru Twitterren.
• Ipuin tradizionalen ikuspegi informala eta dibertigarria, umore ukituko testuarekin; pertsonaia ezagunei egiten zaie keinu.
• Marrazki bizidunetako film batzuekin gertatzen den bezala, liburuak hainbat irakurketa maila eskaintzen ditu: bat umeentzat eta beste bat helduentzat.
• Estanpa erakargarria azalean, pertsonaia nagusia ezagutzeko ibilbidearen hasieran.
• Xehetasunez beteriko irudi ederrak.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna. Irudimena. Jakin minaren garrantzia. Enpatia. Umore eta ironia sena. Inteligentzia, elkartasuna, gizarte kontzientzia.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Chris Riddell.
Marrazkilaria: Chris Riddell.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 235 x 300 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 5 urtetik aurrera.