X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Bat baino ez da!
Produktu berria

Bat baino ez da!

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491069379
Kodea: 172697

Salneurria
13,50 €

Agregar item al pedido
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Ingurumena eta gizalegea.
 
Girotzea: Animalien munduko pertsonaiak dituen hiri bat.
 
Laburpena: Eguzkibar hiri ezin hobea zen, adeitasuna eta poza nagusi ziren lekua. Egun batean biztanle batek bilgarri bat lurrera bota zuen arte. «Bat baino ez da!», pentsatu zuen.
Baina, pixkanaka, biztanleek jokabidea aldatu zuten, gainerakoekiko axolarik gabe jokatzen hasi ziren.
Zer egin zezakeen Saguak adeitasuna eta errespetua berreskuratzeko?
 
Egilearen datuak:
 
TRACEY CORDEROY: (Gales hegoaldea, 1965) umeentzako liburuen idazle ezagun bat da. Lehen Hezkuntzako irakasle gisa ekin zion ibilbide profesionalari, eta gero, idazketa lanetan bakarrik aritzea erabaki zuen. 2010etik hona, 45 liburutik gora argitaratu dizkiote Ingalaterran, sektoreko argitaletxe nagusiek (Little Tiger, Press, Nosy Crow, Scholastic Children’s Books, Alison Green Books, Meadowside Children’s Book eta Egmont and Stripes) eta sari ugari jaso ditu; tartean, Hounslow Junior Books Award 2014an eta Hillingdon Picture Book saria 2011n.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Ilustratzailearen datuak:
 
TONY NEAL: (Leicestershire, 1982) umeentzako liburuen ilustratzailea da, naturazalea eta animaliazalea, eta hori antzeman egiten zaie haren pertsonaiei eta istorioei. Hainbat argitaletxerekin egin izan du lan; tartean dira Usborne, Little Tiger Press, YoYo Books, Simon & Schuster, Hachette eta Éditions Auzou.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Irakurleari hausnarketak eginarazten dizkio gizarteko jokabideei eta bizikidetza arauei buruz.
• Gizalegezko eta begirunezko jokabidea sustatzen du: edozein ekintzak, baita txikienak ere, badu bere balioa, eta denoi eragin diezagukeen eragin negatiboa edo positiboa du.
• Ilustrazio koloretsuak eta oso adierazkorrak, begirunearen eta adeitasunaren ideia indartzeko.
• Protagonistak animaliak dira.
 
Gaikako kategoria: Ekologia / Ingurumena.
 
Sustatzen diren balioak: Bizikidetza, gatazkak konpontzea | Begirunea, elkarrizketa, tolerantzia | Erantzukizuna, sen kritikoa.
 
Ezaguera arloak: Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Tracey Corderoy.
Marrazkilaria: Tony Neal.
Itzulpena: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 245 x 280 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 4 urtetik aurrera.