- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Gaia: Orrialde bikoitz bakoitzean proposatutako animaliak asmatzea: baserriko abereak.
Girotzea: Baserrian.
Bildumaren laburpena: Asmakizun errimatuak, irakurlea liburuaren orrialde bikoitz bakoitzean ezkutatzen den animalia asmatzera gonbidatzen dutenak.
Laburpena:
Oilategitik arrautzak erruteko tokiraino doa korrika alanbreak diruditen hanken gainean. Lumazko soinekoa darama soinean eta arrautzak jartzen ditu. Asmatu zein den etxaldeko animalia hau!
Egileen datuak:
ADAM & CHARLOTTE GUILLAIN: Egile ingeles hauek konpromiso handia dute hezkuntzarekin eta irakurketarekin. Haur eta Gazte Literaturaren arloan ibilbide oparoa egin dute, eta sari ugari ere irabazi dituzte; hala nola Roal Dahl Funny, Orcar’s First Book Prize eta Sheffield Book saria.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Marrazkilariaren datuak:
LUCIA GAGGIOTTI: Milandar bat da, diseinu grafikoan lizentziaduna NABAn (Artearen Akademia Berria), eta Ilustrazioan espezializatua. Bere marrazkietan teknika mistoa eta digitala erabiltzen ditu, eta arte herrikoiaren alderdiak estilo italiarrarekin uztartzea gustatzen zaio. 2012an Estatu Batuetako urteko liburuaren saria irabazi zuen.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Hegal eta ertz biribilduak dituzten azal gogorreko liburuak, txikienentzako oso egokiak.
• Letra larriz idatzita, errazago irakurri ahal izateko.
• Bilduma honek aukera ematen dio oraindik eskolan hasi ez den umeari, animalien fisionomia eta animalia bakoitzak bizileku duen espazioa ezagutzeko.
• Asmakizunen jolas bat planteatzen du: pistak ematen ditu testuak asmatu beharreko animaliari buruz, eta erantzuna azal hegaletik tiratu eta han gordeta zegoen ilustrazioa ikustean jakiten da.
• Errimadun testuek lagundu egiten dute buruz ikasten, irakurlearen laguntza eskatzen dute, eta irudiko elementuak bilatzeko eskatzen dute hegalak zabalduta.
Gaikako kategoria: Ekologia / Ingurumena.
Sustatzen diren balioak: Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Jakiteko nahia, ezagutza.
Ezaguera arloak: Zientziak fisiko-naturalak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egileak: Adam eta Charlotte Guillain.
Marrazkilaria: Lucia Gaggiotti.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 180 x 180 mm.
Orrialdeak: 8.
Zenbakia bilduman: 4.
Adina: 18 hilabetetik aurrera.