X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Barnabe munduaren amaierara doa
Produktu berria

Barnabe munduaren amaierara doa

Bilduma: BARNABE

ISBN: 978-84-9106-987-4
Kodea: 177728

Salneurria
9,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Lagunekin bidaia bat.
 
Girotzea: Basoan.
 
Bildumako laburpena: Barnabe azkonarrak jakin-min ugari ditu. Gordelekutik irteten da mundua ezagutzeko, planeta zaintzeko edo bururatzen zaion beste edozein ideia fantastikorako. Bere lagun Kasilda dortokak eta Klara satorrak bere abenturetako bakoitzean lagunduko diote duen helburua betetzen. Bilduma atsegina da, eta talde espiritua du.
 
Laburpena:
Barnabek gordelekutik ateratzea eta munduaren amaierara arte bidaiatzea erabaki du. Bidean, Kasilda dortoka eta Klara satorra topatu ditu. Alboan izango ditu bere abentura handian.
 
Egilearen datuak:
 
GILLES BIZOUERNE: Kontalari profesionala da. Mota guztietako ipuin eta kontakizunekin lan egin du: tradizionalak, gaur egungoak… Eskolak ematen ditu Parisen; ahozko kontakizuneko irakaslea da. Ipuin tradizionalen egokitzapenak argitaratu ditu, bai eta berezko egiletzat duten umeentzako zenbait liburu ere.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
BÉATRICE RODRIGUEZ: Estrasburgoko Dekorazio Arteen Eskolan ikasi zuen. Haur liburuak irudiztatu ditu Frantziako argitaletxe garrantzitsuetarako, bai eta egunkarietarako kondairak ere.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Formatu txikia eta erabiltzeko erraza, letra lotua.
• Pertsonaia protagonista azkonarra da; abenturan beste bi animalia ditu bidelagun. Lagun horietako bat satorra da, eta ahoskera arazoak ditu; hori dela eta, irakurleak enpatizatu egiten du berarekin.
• Liburu hauek bide ematen dute elkarlanaren ikaskuntzarako eta talde espiriturako, eta, hala, aniztasuna eta berdintasuna sustatzen dituzte.
Ekimen pertsonala, ingurunea eta ingurumena zaintzeko nahia sustatzen dituzte.
Ilustrazio gozoak eta atseginak.
 
Gaikako kategoria: Abentura | Ekologia / Ingurumena | Gizartea / Historia / Mundu garaikidea | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza , gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala.
 
Ezaguera arloak: Zientziak fisiko-naturalak | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Gilles Bizouerne.
Marrazkilaria: Béatrice Rodriguez.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 230 x 175 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 4 urtetik aurrera.