Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Bapo Jauna. Urre koloreko baien misterioa
Produktu berria

Bapo Jauna. Urre koloreko baien misterioa

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail LARANJA

ISBN: 978-84-1370-299-5
Kodea: 189816

Salneurria
9,00 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Komunitatean lan egitea eta ekologismoa.
 
Girotzea: Bapo Jaunaren ingurunean, basotik hurbil dagoen herri edo hiri batean.
 
Laburpena:
Bapo Jaunak eta bere lagunek urre koloreko baiak aurkitu behar dituzte Udaberriko Jaiko Pastelerako, baina modu misteriotsuan desagertu dira eta, gainera, Bapo Jauna bidean galdu da! Modua aurkitu beharko dute guztiek aurrez aurre dituzten arazoak konpondu eta, bide batez, haien basoa zaintzeko, zaborrez beterik baitago. Azkenik, jakingo dute urtxintxa bereganatzaile bat izan dela landareak hartu dituena eta, Bapo Jaunaren lagunen askotariko izaerei esker, jaia ongi ateratzea lortuko dute.
 
Egilearen datuak:
DAVID FERNÁNDEZ SIFRES: (León, 1976) Zuzenbidean lizentziatua da, eta Trafikoko Teknikarien Eskala Goreneko funtzionarioa da. Umeentzako eta gazteentzako liburu ugariren egilea da, eta irabazi ditu sari batzuk ere: Alandar saria 2011n El faro de la mujer ausente lanagatik (Alandar, 127), Ala Delta saria (2012) eta CCEI saria (2013) Un intruso en mi cuaderno lanagatik (ADA, 82) eta Barco de Vapor (2013).
 
Ibaizabalen Mamuak datoz!, Martetarrak datoz! eta Avante eskola edo Bapo Jauna bildumak ditu argitaratuak.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
CLAUDIA RANUCCI: (Erroma, 1973) ilustratzaile eta diseinatzaile aritzen da bere agentzian. Diseinua eta Ilustrazioa ikasi zuen Urbinoko (Italia) Arte Industrien Goi Mailako Institutuan.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lan hau Paper Txoriak Sail Laranja inauguratzeko argitaratutako lehen hiruretako bat da (4-5 urteko aurreirakurleak); berezia da duen formatu karratuagatik eta letra larria edo letra uztartua erabiltzen duelako, bildumako inprentaren alternatibak.
• Berez sortutako pertsonaia, Bapo Jauna, errinozero kutuna da; lagun asko ditu eta lehoien beldur da, pixka bat. Orrialde zabalgarriak dituzten aurreirakurleentzako lau libururen ondoren, Ibaizabalek pertsonaia horren mundua zabaldu du eta, horretarako, irakurleen adin tartea handitu du, bai eta istorioen konplexutasuna ere.
Istorio labur horiek aurreko liburuen tonuari eta girotzeari eusten diete, baina konplexutasuna pixka bat areagotzen da, 4 eta 5 urteko lehen irakurleetara egokitzeko.
Narrazioan pisu handia dauka ilustrazioak, irakurketarako lehen hurbilketa autonomoetarako bide emateko.
Ilustrazioak samurrak eta koloretsuak dira. Irakurle txikien konplizitatearekin jolasten dute, irudietan xehetasunak eta keinuak aurkitzeko.
Umore ukituak dituen eguneroko abentura txikiaren atzean, honako mezu hau irakur daiteke: askotariko pertsonen arteko talde lana oso baliotsua da, eta gure ingurunea zaindu behar dugu.
Letra uztartua.
 
Gaikako kategoria: Abentura | Misterioa/Intriga | Umorea | Ekologia/Ingurumena | Gizartea/Historia/Gaur egungo mundua | Psikologia/Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Kontzientzia soziala, elkartasuna, lankidetza | Bizikidetza, gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Enpatia, eskuzabaltasuna | Kontsumo ohiturak | Umorea.
 
Ezaguera arloak: Fisika eta Natur Zientziak | Giza Zientziak | Gizarte Zientziak | Arte Diziplinak | Hizkuntza eta Literatura | Balio etikoak.
 
Hitz gakoak: Adiskidetasuna | Ekologismoa | Taldeko lana | Asmamena | Basoen zaintza | Ingurumenaren errespetua | Kutsadura..
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: David Fernández Sifres.
Marrazkilaria: Claudia Ranucci.
Itzultzailea: Xabier Olaso.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 200 x 200 mm.
Orrialdeak: 40.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 4 urtetik aurrera.